Zergatik daramatza itxita Estatu Batuetako Gobernuak 40 egun? Itxiera historikoaren gakoak
Estatu Batuetako Gobernu federalaren itxierak 40 eguneko marka historikoa egin du. Ehunka mila langile publiko soldatarik gabe eta oinarrizko zerbitzuak bertan behera utzi ditu, laguntza sozialak ordaindu gabe laga ditu eta aire-trafikoa kolapsatzea eragin du.
Gobernu federalak 40 egun egin ditu itxita, herrialdearen historiako eperik luzeena. Ehunka mila funtzionario soldata barik eta oinarrizko zerbitzuak eman gabe utzi ditu, eta aireportuak kolapsatzea eragin du. Errepublikanoek eta demokratek Obamacare osasun programaren finantziazioaren pultsuari eutsi diote, eta akordioa sinatzeko asmorik duten zantzurik ez dago.
Itxiera errekorra
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernu federala 40 egunez geldirik egon da, eta 2019an Donald Trumpen aurreko presidentetzan 35 egunez izandako itxiera gainditu du.
Ehunka mila langile soldatarik gabe
Itxierak ehunka mila funtzionario federalen soldata etetea ekarri du. Askok janari-dohaintzak edo larrialdiko maileguak egin behar izan dituzte, eta hainbatek lanean jarraitu dute nominarik jaso gabe.
Oinarrizko zerbitzuak eta aireportuak, kolapsatuta
Gobernuaren geldialdiak eragina izan du zaurgarrienentzako elikagaien kupoien ordainketan, bulego publikoen funtzionamenduan eta aireko trafikoan, 2.200 hegaldi baino gehiago bertan behera geratu baitira kontrolatzaile eta segurtasun langile eskasiagatik.
Obamacare programak eragindako pultsu politikoa
Obamacare osasun programaren finantziazioa da demokraten eta errepublikanoen arteko blokeo puntu nagusia. Trumpek proposatu du orain aseguru-etxeei bidaltzen zaien dirua herritarrei zuzentzea, eta demokratek uko egin diote sorospen horiek ezabatzeko aurrekontu bat onartzeari. Chuck Schumer Senatuko buruzagi demokratak Gobernua berriro irekitzea jarri du mahai gainean, estaldura urtebetez zabaltzearen truke, baina errepublikanoek uko egin diote proposamenari.
Kezka ekonomikoak gora egin du
Analistek ohartarazi dutenez, Gobernuaren paralisi luzeak ondorio atzeraezinak izan ditzake AEBko ekonomiaren hazkundean. Itxieraren ondorio sozialei aireportuetako atzerapenak, hainbat zulo gehiatu behar zaizkio; izan ere, laguntza-programen blokeoa eta Kongresuan akordioa noiz lortuko den ez dago batere argi, eta horrek gero eta ziurgabetasun-sentsazio handiagoa dakar.