AEBko Guardia Nazionaleko bi agente hil dira Etxe Zuritik gertu izan den tiroketa batean
Floridan dagoela, Trumpek esan du tiratzaileak "oso prezio altua" ordainduko duela.
Guardia Nazionaleko bi agente hil dira asteazken honetan AEBko hiriburuan, Washingtonen, Etxe Zuriaren eraikinetik gertu izandako tiroketa batean.
Patrick Morrisey Mendebaldeko Virginiako gobernadoreak "atsekabe handiz" eman du horren berri, tiroketan zauritu eta gutxira hil direla esanez.
Minutu batzuk lehenago, Trumpek ziurtatu du guardia nazionalei tiro egin dien “animalia” ere zaurituta dagoela, “larri”, eta ospitaleratu dutela.
Bestalde, Washingtongo Poliziak adierazi duenez, gertakaria Etxe Zuriko gunetik oso gertu izan da, eta "susmagarri bat zaintzapean dago". Hala ere, ez du horri buruzko xehetasun gehiagorik eman.