Macronek iragarri du 10 hilabeteko borondatezko soldadutza ezarriko duela, gazteentzat, 2026tik aurrera
Hamar hilabeteko iraupena izango du eta datorren udan hastea aurreikusten da, 18-19 urteko gazteei zuzenduta. Programa Frantzian garatuko da, eta hiru mila parte-hartzailerekin hasiko da.
Macron, Frantziako Armadaren aurrean. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragarri du 2026ko udan jarriko dela martxan borondatezko soldadutza, eta soldaduskaldia hamar hilabetekoa izango dela. Ekimena 18-19 urteko gazteei zuzenduta dago, eta Frantziako lurralde barruko misioetan baino ez dute parte hartuko.
Varceseko kuartelean (Frantziako Alpeetan) egindako hitzaldian, Macronek azaldu du proiektua hiru mila gazterekin abiatuko dela lehen fasean. Agintariak adierazi duenez, aurreikuspenen arabera, hamar mila izango dira 2030ean, eta, "mehatxuaren arabera", berrogeita hamar mila izango dira 2035ean.