Israelgo Armadak bi palestinar armagabe hil ditu Zisjordanian
Arropa altxatu eta eskuak agerian zituzten bi palestinar eraikin batetik irteten erakusten ditu Zisjordaniako Jenin hirian grabatutako bideo honek. Lurrean etzatera behartu ostean, ostikadak eman, sarrerara itzultzera behartu eta tiro batzuk entzuten dira. Agintariek ez dute hilketari buruzko bertsio ofizialik eman.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek base estatubatuarrei eraso die Bahrainen, Qatarren, Kuwaiten eta Arabiar Emirerri Batuetan
Iranek gaur goizean Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek abiatutako erasoari erantzun dio, Israelgo lurraldearen kontra ez ezik, AEBk Bahrainen, Qatarren, Kuwaiten eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen base militarren kontra ere misilak jaurtiz .
Irango erregimena “munduko segurtasunerako mehatxu larria” dela esan du EBk
Bruselak funtsezkoak ez diren langileak erretiratu ditu Ekialde Hurbiletik, eta alerta gorenean jarri du Itsaso Gorrian duen itsas misioa, eskualdeko eskaladaren aurrean.
Sirena antiaereoak entzun dira Jerusalemen, AEBk eta Israelek Irani eraso ostean
Misilen aurkako alerta-sistema hiriko hainbat lekutan aktibatu dute, errepresalien beldur. Agintariek, berriz, babeslekuetan egoteko eskatu diete herritarrei, eskualdeko tentsioa areagotu egin baita.
Netanyahu: "Erasoak Irango erregimenaren mehatxu existentziala ezabatuko du"
Iranek misilekin erantzun dio Israelek bere lurraldean egin duen erasoari, eta Netanyahu herrialdeari zuzendu zaio. Israelgo lehen ministroak dei egin du "Irango herri ausartak bere etorkizunaren gidaritza har dezan", eta "pazientzia eta indarra" eskatu die Israelgo herritarrei.
Gobernua hartzeko prest egoteko eskatu die Trumpek Irango herritarrei
Gainera, armak uzten badituzte "erabateko immunitatea" izango dutela agindu die Irango segurtasun indarretako kideei.
Israelek eta AEBk Iranen aurkako erasoa egin dute
Trumpek iragarri du "operazio handia" hasi dutela "Irango erregimena deuseztatzeko". Iranen erantzuna hasi da, eta misilak jaurti ditu jada Israelera.
Gutxienez bi pertsona hil dira Milanen, tranbia bat bidetik aterata
Bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira ostiralean Milanen (Italia), tranbia bat bidetik atera ondoren. Istripua hiriaren erdialdean gertatu da, eta tranbiak oinezko batzuk harrapatu ditu.
AEBk Israel uzteko eskatu die herritarrei, Iranek Ekialde Hurbilean egin ditzakeen erasoen beldur
Trumpek asteak daramatza Irani eraso egiteko mehatxua egiten, programa nuklearra mugatzeko akordiorik lortzen ez bada; Teheranek, berriz, helburu baketsuak baino ez dituela dio. Marco Rubio AEBko Estatu idazkaria Israelera joango da datorren astean, Netanyahuren gobernuarekin biltzeko.
Clintonek dio ez zekiela ezer Epsteinen delituei buruz eta ez zuela "ezer txarrik" egin
Hillary Clinton emazteak atzo egin bezala, AEBko presidente ohiak telematikoki deklaratu du Jeffrey Epsteinekin zuen harremanaren berri emateko. Kongresuko ikerketa batzorde baten aurrean lekukotza ematera deitu duten AEBko lehen presidente ohia da.
Pakistanek gerra deklaratu dio Afganistani, eta Kabul bonbardatu du
Bi herrialdeek informazio kontrajarria eman dute erasoen emaitzei buruz, baina biktimak ehunka dira dagoeneko. Talibanen Gobernuak ziurtatu du, edozein erasori aurre egiteko prest dauden arren, beren azken helburua dela Pakistanekin duten krisiaren inguruan negoziatzea eta konponbide bat bilatzea. Handik ordu gutxira, baina, beste erasoaldi bat abiatu dute.