Torturekin lotutako salaketak modu "inpartzial" eta "eraginkorrean" iker ditzala eskatu dio NBEk Israeli
Israelgo barne legeriak tortura delitua tipifikatzen duen tresnarik ez duela kiritikatzen du NBEren dokumentuak. Are, "beharrizan egoeraren defentsa" deiturikoari jarraikiz, indar polizial eta militarrek beren erantzukizuna salbuets dezaketela, galdeketetan indarkeria erabili arren.
Nazio Batuen Torturaren aurkako Batzordeak ikerketa batzorde bat sortzeko eskatu dio Israeli, 2023ko urriaren 7az geroztik palestinarren aurkako torturak nabarmen areagotu direla ikusita.
"Batzordea larriki arduratuta dago txostenek erakusten dituzten datuekin, erakusten baitute antolatutako tortura eta tratu txar kasuak nabarmen hazi direla", esan du ohar batean NBEk.
Horrez gain, Israelgo barne legeriak tortura delitua tipifikatzen duen tresnarik ez duela kiritikatzen du NBEren dokumentuak. Are, "beharrizan egoeraren defentsa" deiturikoari jarraikiz, indar polizial eta militarrek beren erantzukizuna salbuets dezaketela, galdeketetan indarkeria erabili arren.Era berean, publikoki ezagutzen ez dituzten presoak galdekatzeko "baliabide bereziak" erabiltzea leporatu dio Nazio Batuen erakundeak Israelgo Estatuari.
Bukatzeko, Batzordeak salatu du, "okupatutako lurralde palestinarrarean", herritarrentzat "bizi baldintza krudel, anker edo iraingarriak" aplikatzen dituztela politika israeldarrek, salaketetan jasotako testigantzen arabera.