Paramountek Warner Bros erosteko 108.400 milioiko eskaintza oldarkorra egin du, eta Netflixen eskaintza gainditu
Ostiralean jakinarazi zen Netflixek Warner Bros. Discovery erosi zuela 82.700 milioi dolarren truke, eta astelehen honetan Paramount Skydancek eskaintza gainditzen duen EEP oldarkorra aurkeztu du.
Paramount Skydancek Warner Bros. Discovery (WBD) erosteko eskaintza publiko oldarkorra aurkeztu du astelehen honetan, akziodunei eskaintza zehatz hau eginda: akzioko 30 dolar, eskudirutan. Enpresak 108.400 milioi dolarretan baloratu du eskaintza, Netflixek WBD erosteko egindako proposamenaren gainetik.
Paramount Skydancen zuzendari exekutiboak, David Ellisonek, honela azaldu du operazioa: "Abenduaren 1ean eskaintza egin genion zuzendaritza batzordeari WBD erosteko. Elkarrizketa izan genuen David Zaslav WBDren zuzendari exekutiboarekin. Zaslavek hainbat zalantza zituela heralazi zigun. Guk, abenduaren 4an, horietako bakoitzari erantzuten zion eskaintza bat bidali genuen, sinatu zuten eskaintza baino hobea", azaldu du Ellisonek CNBCn egindako elkarrizketa batean.
Ellisonen arabera, gaurko eskaintza honelakoa da: "akzioko 30 dolar, dena eskudirutan, 42.000 milioi dolarrekoa kapitalean, Ellison familiaren eta RedBirden babesarekin, eta 54.000 milioi dolarrekoa zorretan, Citi, Bank of America eta Apolloren konpromisoarekin".
Gogoan izan behar da Netflix plataformak joan den ostiralean iragarri zuela 83.000 milioi dolarreko eskaintza aurkeztu zuela WBDren zati handi bat erosteko, eta bi konpainien administrazio kontseiluek onartu dute akordioa.
Horren aurren, ordea, "Paramountek Netflixen kontraprestazioak baino 18.000 milioi dolar gehiago ematen dizkie akziodunei eskudirutan", esan du astelehen honetan Paramountek, ohar bidez, eta bere eskaintzarekin akziodunei zuzentzen zaiela gaineratu du, WBDren administrazio-kontseilua "proposamen apalago bat hartzekotan" dagoelako, eta horrek "erregulazioa onartzeko prozesu zail bat" ekarriko lukeelako.
"Wall Streeten gaude, eta eskudirua da errege. Akziodunei gaur egun Netflixekin duten akordioa baino 17.600 milioi dolar gehiago eskaintzen ari gatzaizkio, eta gure eskaintza zertan den ikusten dutenean, alde bozkatuko dutela uste dugu", gaineratu du Ellisonek.
Gaurko albistearen ondoren, Paramount Skydanceren akzioak % 5,5 baino gehiago igo dira, WBDrenak ia % 6, eta Netflixenak, berriz, % 4,5 baino gehiago jaitsi dira.
Ellisonek ohartarazi du Netflixen eta WBDren arteko akordioak kalte egin diezaiokeela Hollywoodi, Netflixek 310 milioi harpidedun global baititu: "Lehen streamerra eta hirugarrena konbinatuz gero, aurrekaririk gabeko merkatu boterea duen konpainia bat sortuko litzateke, 400 milioi harpidedun baino gehiagokoa. Hurrengo lehiakiderik handienak, Disneyk, 200 milioi baino harpidedun gutxixeago ditu. Hori txarra da Hollywoodentzat, sortzaile komunitatearentzat eta kontsumitzaileentzat ".
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko dizkie Australiak EBko esportazioei. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.