Swinneyk Eskoziaren independentziarako bideari berrekingo dio, hauteskundeak gehiengo nahikoarekin irabaziz gero
Eskoziako egungo ministro nagusi eta Eskoziar Alderdi Nazionalistako buru denak, independentzia ardatz hasita ekin dio datorren urteko hauteskundeetarako kanpainari. Maiatzean izango dira bozak.
2026ko maiatzeko Eskoziako hauteskundeetarako bost hilabete falta diren honetan, John Swinney Eskoziako ministro nagusiak iragarri du Eskoziaren independentzia lortzeko aurrerapausoak ematea izango dela bere programa politikoaren ardatz nagusia.
Glasgoweko Zientzia Zentroan egin du abenduaren 8 honetan, Eskoziako Alderdi Nazionalistak (SNP) kanpainako lehen ekitaldi handia, eta bertan, buruzagi nazionalistak ziurtatu du Eskoziak "hasiera berri bat" behar duela bere baliabideak kudeatzeko eta bere norabide ekonomikoa zehazteko.
Swinneyk defendatu duenez, hainbat hamarkadatan Eskoziak ekarpen handia egin dio Erresuma Batuko ekonomiari, baina Londresen hartutako erabakien ondorio txarrak jasan ditu. Horregatik, independentzia lortuz gero, herrialdeak dituen aberastasun energetiko eta fiskalak eskoziarren mesedetean erabili ahal izango liratekeela defendatu du. Izan ere, egungo politikekin iparraldeko energia sektorea "sakrifikatzea" leporatu dio Westminsterreko Gobernuari.
SNPko buruzagiak iragarri duenez, "maiatzeko hauteskundeak gehiengo nahikoarekin irabazten baditugu, beharrezko pausoak emango ditut Eskoziak bere etorkizuna argi eta garbi zehaztu dezan, Eskoziaren nahi demokratikoak errespetatu egin behar direlako".
2011n gehiengo nazionalista batek 2014ko erreferendumari bide ematea ahalbidetu zuela gogorarazi du -ezezkoak irabazi bazuen ere-, eta Eskoziak bere etorkizuna erabakitzeko argudio demokratikoak "eztabaidaezinak" direla azpimarratu du.
Une honetan, beste kontsulta bat egiteko bideak blokeatuta jarraitzen du, Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak 2022an ebatzi baitzuen Eskoziako Parlamentuak ezin duela erreferendumik deitu parlamentu britainiarraren baimenik gabe.
Hala ere, maiatzean emaitza sendo bat izanez gero, Londresen gaineko presio politikoa indartzea espero du SNPk.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.