Zelenskik eta E3ko liderrek aurrerapauso gutxirekin amaitu dute Londresko bilera, "une kritiko" honetan
Ukrainako presidenteak "bakerako urrats txikiak" izan direla esan du, hala ere, eta laster AEBri Trumpen planaren bertsio berrikusia itzultzea espero duela. Bileraren ostean, Ukrainako presidentea Bruselara joan da, bilera izango baitu asteartean Von der Leyenekin, Costarekin eta Rutterekin.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak eta Erresuma Batuko, Alemaniako eta Frantziako buruzagiek "bakerako urrats txikiekin" amaitu dute astelehen honetan Londresen egin duten bilera, eta Donald Trump AEBko presidentearen bake planaren bertsio berraztertu bat bihar gauean AEBri itzultzeko itxaropena agertu dute.
"Nik uste dut plana prest egongo dela bihar, arratsaldeko uneren batean. Uste dut errepasatuko dugula eta Estatu Batuei bidaliko diegula", adierazi die Zelenskik hedabideei bilera egin aurretik. Bi dira zehaztu beharreko gakoak: Ukrainaren lurraldetasun egoera eta Kievek gerraostean izango dituen nazioarteko segurtasun bermeak.
Zelenskik, Starmerrek, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak eta Friedrich Merz Alemaniako kantzilerrak argi dute Ukrainak "segurtasun berme sendoak" izatearen garrantzia.
Lau buruzagiek jorratu duten beste gaietako bat Ukraina berreraikitzeko aktibo errusiarrak erabiltzeari buruzkoa izan da. Ildo horretan, nabarmendu dute bilerak "aurrerapen positiboa" ekarri duela, eta datozen egunetako bilera gehiago izango direla horren inguruan.
Oro har, buruzagiak bat datoz egoera "une kritikoan" dagoela eta "beharrezkoa dela Ukrainaren babesa areagotzea eta Vladimir Putin Errusiako presidentearen gaineko presioari eustea gerra astakeria honekin amaitzeko".
Nazioarteko bazkideei deia
Zelenskik eta Starmerrek, elkarrekin, Ukrainaren nazioarteko aliatu guztien izenean hitz egin dute, Finlandiari, Italiari, Poloniari, Norvegiari, Herbehereei, Danimarkari, Suediari, Turkiari, Mark Rutte NATOko idazkari nagusiari eta Antonio Costa zein Ursula von der Leyen Europako Kontseiluko eta Europako Batzordeko presidenteei erreferentzia eginez.
"Koordinatzen ari gara Europaren ahotsa gai guztietan kontuan hartzen dela bermatzeko", azaldu du Zelenskik X-eko bere kontuan. Bertan aliatuei "Estatu Batuekin izandako kontaktuen eta gaur egun mahai gainean dauden proposamen guztietan egindako lanaren" berri eman dietela esan du.
Ukrainako presidentea Bruselan da jada, bilera bat egingo baitu bihar Von der Leyen, Costa eta Rutterekin. Bere sare sozialetan, Zelenskik berretsi du une honetan Ukrainaren segurtasunerako lankidetza bereziki "erabakigarria" dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.
Jurgen Habermas filosofo alemana hil da, 96 urte zituela
Komunikazio Ekintzaren Teoriaren egileak lotura estua zuen Frankfurteko Eskolarekin. Hain zuzen ere, bertan egin zuen bere ibilbidea pentsalari eta gizarte-ikertzaile gisa.
Trumpek nazioarteko itsas misio bat proposatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko
"Zorte apur batekin, Txinak, Frantziak, Japoniak, Hego Koreak, Erresuma Batuak eta kaltetutako beste herrialde batzuek ontziak bidaliko dituzte Ormuzko itsasartera, erabat suntsituta dagoen nazio baten mehatxu izaten jarrai ez dezan", adierazi du AEBko presidenteak.
2006tik Libanoko hegoaldean egin duen lurreko inbasio handiena prestatzen ari omen da Israel
"Helburua da lurralde horren kontrola bereganatzea, Hezbollahren indarrak iparraldera (mugatik urruti) eramatea eta herrixketako gune militarrak eta arma-biltegiak suntsitzea", esan du Axios atariak.
AEBk Bagdaden duen enbaxadari eraso diote
Drone batekin egindako erasoak kalte handiak egin ditu Irakeko hiriburuko erdigunean dagoen eraikinean, baina oraingoz ez dute jakinarazi biktimarik izan den ala ez.
AEBk Kharg uhartea bonbardatu du, eta Iranek erantzun du Arabiar Emirerri Batuetan erasotzeko eskubide "legitimoa" duela
AEBk irandarren 90 bat base militar baino gehiago jo ditu uhartean. Teheranek estatubatuarren baseen aurkako erasoak egiten jarraitu du Persiar golkoko herrialdeetan, eta Israeli ere eraso dio.
Kubak eta AEBk elkarrizketak abiatu dituzte, Trumpen mehatxuen ondoren
Aurreneko kontaktuen helburua izan da arazoak "identifikatzea", horientzako "konponbideak aurkitzea" eta "bi herrialdeen onurarako ekintzak zehaztea".
AEBk Errusiako petrolioaren gaineko zigorrak leuntzea kritikatu dute Europako buruzagiek
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak ohartarazi du zigor horiek leuntzeak Moskuren jarrera indartzen duela, eta 10.000 milioi dolar gehiago ematen dizkiola Ukrainaren aurkako gerrarekin jarraitzeko.
NASAk apirilaren 1ean abiatuko du Artemis II misioa, 50 urten Ilargira egingo duten lehen hegaldi tripulatua
AEBko espazio agentziaren Artemis II misioa martxoan zen abiatzekoa, baina atzeratu egin zuten.