Frantziako Asanblea Nazionalak Gizarte Segurantzako aurrekontua onartu du
Sebastien Lecornuk urte amaierako lehen azterketa gainditu du, nahiz eta orain testua Senatuan bozkatu beharko duten. Garaipenak, hala ere, 2026rako kontu orokorrak onartzeko bidea erraztuko dio.
Lecornu, Asanblea Nazionalean. Argazkia: EFE.
Frantziako Asanblea Nazionaleko diputatuek bigarren irakurraldian onartu dute Gizarte Segurantzaren finantzen lege proiektua, eta Sebastien Lecornu lehen ministroari arnasa eman diote. Tentsioz eta zalantzaz betetako jardunaldiaren ondoren, azkenean, aldeko 247 boto, kontrako 234 eta 93 abstentzio lortu ditu testuak.
Oraingoan, sozialisten babesa eta ekologista gehienen abstentzioa jaso ditu Lecornuk. Izan ere, proiektuak haien eskaera nagusia jasotzen du: pentsioen erreforma bertan behera uztea.
Testua Senatuan onartu beharko dute, eta gero Asanblea Nazionalera itzuliko dute, behin betiko onartzeko.
Negoziazio luzeen ostean, Lecornuk garaipen garrantzitsua lortu du Ganberan, baina lanean jarraitu beharko du 2026ko aurrekontu orokorrak urtea amaitu baino lehen onartzeko.
X sare sozialeko bere kontuan, lehen ministroak goraipatu du "interes orokorrean aurrera egitea ahalbidetu duen erantzukizun-gehiengoa" dagoela Asanblean.
Aldiz, alderdi zentrista eta kontserbadorreek, tartean Les Républicains eta Horizons, uko egin diote proiektu hori babesteari, ezkerrari "kontzesio gehiegi" egin dizkietela eta, eta diputatu gehienak abstenitu egin dira.
Bruno Retailleau errepublikanoen buruak adierazi duenez, aurrekontu horrek "adreiluzko horma baten kontra darama Frantzia".
Hain zuzen ere, Lecornuren gobernuaren 2026ko helburuetako bat Frantziako aurrekontu-defizita (euroguneko handienetako bat) BPGren % 5 baino gutxiagora murriztea izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.