ZIBERERASOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako Barne Ministerioaren aurkako zibererasoa egin eta dozenaka artxibo konfidentzial lortu dituzte 

Laurent Nuñez Barne ministroak adierazi duenez, aurrekari penalen (TAJ) eta pertsona bilatuen (FPR) fitxategietara sartu dira hackerrak. Pariseko Fiskaltzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko. 

hacker zibererasoa ziberdelitua delitos informáticos ciberataque

Hacker bat, ordenagailu baten aurrean. Egile-eskubiderik gabeko irudia

Frantziako Barne Ministerioak zibererasoa jasan duela jakinarazi du Laurent Nuñez Barne ministroak. Hacker edo pirata informatikoek, besteak beste, pertsona bilatuen eta aurrekari penalen inguruko informazio konfidentziala eskuratu dute. 

Erasoa duela egun batzuk gertatu zela azaldu du Nuñezek, Franceinfo irratian egin dioten elkarrizketan. "Ekintza larria" dela nabarmendu ostean, egile edo egileak bilatzeko ikerketa judiziala abian dagoela gaineratu du. 

Barne ministroak zehaztu duenez, mezularitza-zerbitzarien bitartez sartu dira Barne Ministerioko datu basean eta aurrekari penalen tratamendurako sistemako (TAJ) eta pertsona bilatuen FPR fitxategiko artxibo konfidentzialak lortu dituzte. 

Oraindik filtrazioaren eragina aztertzen ari dira: "Milioika datuz ari gara". Dena den, sistematik dozenaka artxibo ezabatu dituztela adierazi du.

Zibererasoa Pariseko Fiskaltzaren aurrean salatu dute, "posta elektronikoko zerbitzariei zuzendutako jarduera susmagarriagatik".

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X