Hauteslekuak itxi dituzte Birmanian, bost urtean lehen hauteskundeak egin ondoren, gerra betean
Prozesuak hiru fase izango ditu, eta urtarrilaren 25ean izango da azkena. Oposizioak boikotatzeko deia egin du; izan ere, horren arabera, "prozesua ez da askea eta bidezkoa izango".
Myanmarko hauteskundeetan bozkatzeko ilarak. Argazkia: EFE
Birmania edo Myanmarko herritarrak botoa ematera joan dira igande honetan, 2021eko otsaileko estatu-kolpeaz geroztik herrialdea gobernatzen duen batzorde militarrak deitutako hauteskundeetan.
Oraingoz ez dago argi Hauteskunde Batzordeak (kolpistek gidatuta) gaur gauean bertan iragarriko dituen emaitza partzialak, hauteskundeak faseka egingo baitira.
Herrialdea krisi larrian dago Armadak 2020ko azaroko hauteskunde orokorren emaitzak baliogabetzeko estatu-kolpea eman zuenetik. Hauteskunde horietan, Demokraziarako Liga Nazionalak (LND) lortu zuen garaipena.
Hauteskundeok uztailean iragarri zituzten, hilabete batzuk atzeratu ostean, eta hiru fase izango dituzte: igande honetakoa izango da lehena, urtarrilaren 11n egingo da bigarrena eta urtarrilaren 25ean izango da hirugarren hitzordua.
Militarren esanetan, hauteskunde hauek "alderdi anitzeko sistema" berreskuratzea ekarriko dute, baina, kritikoen iritzian, Armadak "boterean betikotzea" baino ez du bilatzen hauteskunde hauekin.
Indar Armatuek adierazi dute beharrezkoa dela hauteskundeak egitea, gerra eta borrokak gorabehera, eta Aung San Suu Kyi LNDko buruzagiak 2020ko hauteskundeetan lortutako garaipena "legez kanpokoa" izan zela esan dute, boto-emaileak erregistratzeko prozesuan "irregulartasun" ugari izan zirelako.
Hala ere, nazioarteko behatzaileen esanetan, hauteskunde haietan ez zen arazo handirik izan botoa emateko orduan, eta ohartarazi dute indarkeriak eragotz dezakeela, oraingo honetan, gerrak gogorren jo dituen eremuetako herritarrak botoa ematera joatea.
Aung San Suu Kyi 80 urteko ekintzaile eta Bakearen Nobel saridunak kartzelan jarraitzen du, 27 urteko kartzela-zigorra betetzen ari baita, eta, ondorioz, ez du hauteskundeetan parte hartuko. Horren alderdia desegin egin zen, batzorde militarraren arau berrien arabera ofizialki erregistratzeari uko egin ondoren.
Beste alderdi batzuek ere boikot egiteko deia egin dute edo uko egin diote parte hartzeari eta militarrek ezarritako baldintzak onartzeari. Hala, asko dira prozesu hau "askea eta bidezkoa" ez dela izango azpimarratzen dutenak, eta boterea kontrolatzen jarraitzeko eta militarren eskuetan mantentzeko bideak bilatzea leporatzen diote Min Aung Hlaing batzordeko buruari.
Bestalde, nazioarteak eutsi egin die Birmaniari jarritako zigorrei, biztanleria zibilaren aurkako eraso etengabeak eta disidenteen aurkako errepresio neurri gogorrak direla eta.
Nazio Batuen Erakundeak indarkeriaren erabilera "basatia" egitea leporatu dio Birmania gobernatzen ari den batzorde militarrari, herritarrak igande honetan hauteskundeetan bozkatzera behartzeko.
Gerraren ondorioz, 65 herritan ezingo dituzte hauteskundeak egin, soldaduen eta erresistentziako talde matxinoen arteko liskarrak direla eta. Militarren ustez, lehen fase honetan, Armadak kontrolpean dituen 330 udalerrietatik 102tan bozkatuko dute.
Berrogeita hamar alderdik baino gehiagok aurkeztu dituzte hautagaiak, baina gehienak herri mailan soilik aurkeztu dira, eta sei alderdi baino ez dira nazio mailan lehiatuko. Legeriak batzorde militarraren aldeko Batasunaren, Elkartasunaren eta Garapenaren Alderdiari (USDP) egiten dio mesede. Guztira, 5.000 hautagai inguru aurkeztu dira Birmaniako Asanblea Nazionaleko eserlekuak betetzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.
Artemis II misioak Ilargiaren alderdi ezkutuari ateratako argazkia argitaratu dute
Misioa helmugara iristetik gertu dago, bost hamarkadatan lehenengo aldiz satelite naturalaren orbitara iristetik ordu gutxira, alegia.
Trumpek mehatxu larriak egin ditu Iranen kontra, baina astelehenerako akordioa lortzea ere "posible" dela esan du
"Uste dut aukera asko daudela akordio batera iristeko. Oraintxe ari dira negoziatzen", adierazi du, eta akordiorik lortu ezean, "dena lehertu eta petrolioaz jabetzea" pentsatzen ari dela esan du. Ormuz irekitzeko ultimatuma asteartera atzeratu du.
Artemis II misioko astronautek ikusi dute dagoeneko Ilargiaren alderdi ezkutua
"Bart ikusi dugu lehen aldiz Ilargiaren alderdi ezkutua, eta ikusgarria izan da oso. Ikustean, Ilargia ez denaren nolabaiteko sentsazio bat sortu zaigu, ez baitu ikustera ohituta gauden Ilargiarekin zerikusirik", azaldu dute.
Leon XIV.a aita santuak gerraren aurkako aldarria egin du eta armak uzteko eskatu du
Tradizioan ez bezala, non pontifizeek mundu mailako diskurtsoa erabiltzen duten nazioarteko tentsio-guneak errepasatzeko, Leon XIV.ak ikuspegi orokor baten alde egin du, eta axolagabeak ez izateko eta gaitzaren, gorrotoaren eta gerraren aurrean ez etsitzeko eskatu du.