Moneta aldaketa Bulgarian: euroak lev moneta ofiziala ordezkatu du
Europar Batasunean (EB) duela 19 urte sartu bazen ere, Bulgaria orain arte eurogunetik kanpo egon da. 2026ko urtarrilaren 1etik, Bulgaria eurogunera sartu den 21. herrialdea da.
Bulgaria eurogunean sartu da eta gaurtik ofizialki euroa da herrialde horretako diru ofiziala, leva monetaren ordez. Europar Batasunean (EB) duela 19 urte sartu zen, baina orain arte eurogunetik kanpo egon da.
Moneta aldaketak, espero bezala, aldeko eta kontrako jarrerak eragin ditu Europar Batasuneko herrialderik txiroena den honetan. Izan ere, moneta aldaketak prezioen igoera eragingo ote duen beldur dira herritarrak.
Levatik eurorako trantsizioak 6,3 milioi herritarrei eragingo dio.
Herrialdea krisi politiko betean dago, duela hiru aste gobernuak dimisioa eman ostean. Aurrekonturik gabe eta martxoa amaieran hauteskundeak egiteko aurreikuspenarekin ekin diote urteari. Bost urtean egingo diren zortzigarren hauteskundeak izango dira.
Urtarrilean zehar bulgariarrek leva edo euro txanponekin egin ahal izango dituzte ordainketak.
Halaber, ekainaren 30era arte Bulgariako bankuek levak komisiorik gabeko euroetara aldatuko dituzte (euro bat: 1,95583 leva).