Israel UNRWAk Jerusalem ekialdean dituen eraikinak suntsitzen hasi da
Israelgo Atzerri Ministerioak erasoa justifikatu du "Israelgo Estatua Jerusalemgo Unrwa konplexuaren jabea" dela esanda. Jonathan Fowler UNRWAren bozeramaileak, bere aldetik, azpimarratu du eraikin multzo hori "Nazio Batuen egoitza" dela.
Israelgo hondeamakinak astearte honetan hasi dira NBEren errefuxiatu palestinarrentzako agentziak (UNRWA) Jerusalem ekialdean duen gunea eraisten. Sheikh Jarrah auzoan dago eraikin multzoa, eta duela hilabete batzuetatik hutsik zegoen, Israelek bere jarduerei betoa jarri ondotik.
Jonathan Fowler UNRWAren bozeramaileak jakinarazi duenez, "07:00ak pasatxoan, Israelgo indarrak NBEren eremu horretan sartu dira, eta segurtasun langileak esparrutik ateratzera behartu dituzte", adierazi du. "Gunea Nazio Batuen egoitza dela azpimarratu nahi dut", gaineratu du Fowlerrek.
Adierazi dutenez, UNRWAren hainbat instalazio suntsitu dituzte, eta Israelgo segurtasun indarren presentzia handia dago bertan une honetan. Ingurua hesituta dute, eta prentsari bertara sartzera eragotzi diote.
Israelgo Atzerri Ministerioak, bere aldetik, ohar bidez adierazi duenez, "Israelgo Estatua da Jerusalemgo UNRWAren eraikinen jabea, eta bertan Israelgo Lurren Agintaritzak jarduten du gaur-gaurkoz. 2025eko urtarrilean legedia onartu aurretik ere (erakunde horri betoa jarri zitzaion), UNRWA-Hamasek bertan behera utzi zituen bere operazioak", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek Groenlandiari buruzko erasoa areagotu du, adimen artifizialak egindako irudiak erabilita, Davosera iritsi aurretik
"Davos interesgarri oso izango da", aurreratu du presidenteak, bere hitzen eta keinuen aurrean ikusminak markatutako goi-bileran.
Sarekadak, deportazioak, inflazioa, langabezia... Horrela aldarazi du Trumpek AEB, urtebetean
AEBko gizartea polarizatuta zegoen duela urtebete, baina arrakala hori are gehiago zabaldu da azken 12 hilabete hauetan. Mikel Reparaz EITBren nazioarteko buruak Trump Etxe Zurira iritsi zenetik AEBko barne politikaren aldaketaren gakoak aletu ditu.
Kieveko zati bat argi, ur eta berokuntzarik gabe geratu da, -12 gradu direla, Errusiak abiatutako eraso zabal baten ondorioz
Gaur goizaldekoa Errusiak Kieveko energia-azpiegituraren aurka egindako hirugarren eraso handia da, urtarrilaren 9az geroztik. Izan ere, misilekin eta droneekin egindako beste bonbardaketa batek ia hiru egunez argirik eta berkuntzarik gabe utzi zuen hiriaren zati handi bat, gaur arte jarraitzen duen hotz-bolada hasi zenetik.
Trumpen "praktika autoritarioek" giza eskubideen "higadura" eragin dutela ohartarazi du Amnistia Internazionalak
Donald Trump Etxe Zurira bigarrenez iritsi zenetik urtebete betetzen den honetan, txosten bat argitaratu du gobernuz kanpoko erakundeak. Dokumentu horretan jasotzen denez, gizarte askeen oinarriak "ahultzen" ari dira, eta horren adibide jarri ditu adierazpen askatasunaren, oposizioaren eta oro har kritiko direnen kolektiboen aurkako erasoak.
Danimarkak eta Groenlandiak NATOk uhartean misio bat egitea eskatu diote Mark Rutteri
Bruselan egindako bileraren ostean, Danimarkako Defentsa ministroak adierazi du AEBk Groenlandia bereganatzeko duen asmoaren ondorioz herrialdeak are beharrezkoagotzat jo duela eskualdearen Defentsan inbertitzea.
Kanpainan agindutakoa betetzen ari da Trump, baina bizimoduaren kostua murriztea kostatzen ari zaio
Donald Trump boterera itzuli zenetik urtebete betetzen den honetan, EITBk Pennsylvaniako Lancaster konderria bisitatu du. Azken hauteskunde presidentzialetan Donald Trump garaile argia izan zen bertan. Datuek bizimodua gero eta garestiagoa dela erakusten duten arren, Trumpen boto-emaileek denbora eman behar zaiola diote.
Trumpek ohartarazi duenez, ez duenez Nobel saria lortu, ez dago "bakean soilik pentsatzera behartuta"
AEBko presidenteak Norvegiako lehen ministroari bidalitako gutun batean azaldu duenez, "orain AEBren onerako" jardungo du, eta "NATOren alde beste edonork baino gehiago" egin duela gaineratu du.
EBko herrialdeak deituko ditu Costak datozen egunetan, Trumpi erantzun bateratua emateko
Igande honetan Europako enbaxadoreekin izandako bileraren ostean, Europako Kontseiluko presidenteak azpimarratu du EBko herrialdeak prest daudela "edozein hertsapenen" aurrean bere burua defendatzeko, baina baita "interes komuneko gai guztietan AEBrekin modu eraikitzailean hitz egiten jarraitzeko ere".
Ia 4.000 hildako eta 9.000 zauritu izan dira Irango protestetan, GKE baten azken balantzearen arabera
HRANAk (Human Righs Activists News Agency) eman du kopuru hori; eta IHRNGOren arabera (Iran Human Rights), berriz, 3.428 dira hildakoak. Gainera, Interneteko zerbitzuak etenda jarraitzen du.