EB-Mercosur
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako Parlamentuak EB-Mercosur akordioa geldiarazi eta Europako justiziara bidali du

Europar Batasunak Hego Amerikarekin duen merkataritza libreko akordio polemikoa blokeko auzitegi gorenera bidaltzearen alde bozkatu du asteazken honetan Europako Parlamentuak, Batasuneko itunekin bateragarria den azter dezan. Bi urte ere jo dezake prozesuak, eta, akordioa ezereztera ere irits liteke. 

(Foto de ARCHIVO)

STRASBOURG, Nov. 28, 2024  -- The European Parliament holds a plenary session at its headquarters in Strasbourg, France, Nov. 27, 2024. TO GO WITH "Roundup: European Parliament approves new European Commission"



Europa Press/Contacto/Zhao Dingzhe

27/11/2024
Europako Parlamentua.

Europako Parlamentuak Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko merkataritza akordioa Europar Batasuneko Justizia Auzitegira (EBJA) bidaltzea erabaki du asteazken honetan, Europar Batasuneko gorteak EBko itunekin bateragarria den azter dezan. Erabaki horren ondorioz, tramitazioa geldiarazi da, epaileek beren iritzia eman arte; bi urte ere jo dezake prozesuak, eta akordioa ezereztera ere irits liteke.  

Aldeko 334 botorekin, kontrako 324rekin eta hamaika abstentziorekin, Europako Parlamentuak oniritzia eman dio asteburuan Mercosurrekin sinatutako akordioak Europar Batasuneko itunak errespetatzen ote dituen zalantzan jartzen duen eta europako ezkerrak bultzatutako mozioari.

Ezbaian dago, batetik, akordioak barne hartzen duen oreka-mekanismoaren legez baliozkoa den —izan ere, hainbat eurodiputaturen ustez, Europar Batasunaren autonomia arautzaileari eragin dioezaioke—, eta, bestetik, hura onartzeko aukeratutako lege-oinarria, merkataritzan oinarritutako akordioaren kapituluak estatuetako parlamentue baimendu gabe onartu ahal izatea ahalbidetzen baitu.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren arabera, horrelako kontuen inguruko iritziak emateko 18 eta 24 hilabete artean behar izaten dituzte, batez beste, baina Gorteak "erabateko kontrola" du prozeduren gainean, eta "egoerak hala eskatzen duenean, lehentasuna eman diezaioke iritzi-eskaera bati".

Europako Parlamentuko hainbat kidek bezperan ohartarazi zuten bozketa oso estua izango zela, eta testua EBJAra bidalita akordioaren berrespena atzeratzearen aurkako jarrera agertu zuten, bereziki Donald Trumpek Groenlandiara tropak bidaltzeagatik egindako muga-zergen mehatxuen aurrean.

Europar Batasunak inoizko merkataritza itunik handiena sinatu zuen larunbatean Mercosurreko kide diren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin.

Igandean Paraguain ituna sinatzen izan zen Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidenteak gaurko saioan une "historiko" gisa defendatu du ituna osoko bilkuraren aurrean. Bozketaren ostean, erabakia deitoratu du, eta egoera aztertuko duela esan du, xehetasun gehiago eman aurretik.

Olof Gill EBren Merkataritzako bozeramaileak prentsaurreko batean esan duenez, Bruselaren iritziz, Europako Parlamentuak EBJAra jotzea "ez dago justifikatuta", eurodiputatuen kezka eta zalantzei erantzuteko Europa mailako neurriak hartu baitira.

Zure interesekoa izan daiteke

March 10, 2026, Tehran, Iran: Rescue teams from the Iranian Red Crescent Society (IRCS) are working at the site of a building damaged by an airstrike in Resalat Square, Tehran. The United States and Israel launched strikes on Iran on February 28, killing Iranian Supreme Leader Ayatollah Ali Khamenei and senior military officials, after which Iran retaliated with strikes on Israel and Gulf states.,Image: 1081649874, License: Rights-managed, Restrictions: , Model Release: no, Credit line: Ircs / Zuma Press / ContactoPhoto
Editorial licence valid only for Spain and 3 MONTHS from the date of the image, then delete it from your archive. For non-editorial and non-licensed use, please contact EUROPA PRESS.



10/3/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mundua Ormuzera begira dagoen bitartean, gatazkaren egunik "bortitzena" bizi izan dute Iranen eta Libanon

Bonbardaketak areagotu egin dira Iranen eta Libano hegoaldean, eta, dagoeneko, 1.250 hildako zenbatu dira, gehienak zibilak. Oraingoz, aldeek ez dute negoziatzeko asmorik agertu, nahiz eta Txinak eta Errusiak gatazka baretzea eskatu duten. Bien bitartean, Trumpek adierazi du Iranek minak jarri dituela Ormuzeko itsasartean eta, ez kentzekotan, "inoiz ikusi gabeko ondorioak" egongo direla mehatxu egin du.   

martin izagirre
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Martin Izagirre, Ormuzen blokeatutako gas-ontzi bateko ofiziala: "Tentsioa oso handia da, eztandak entzuten ditugu"

Martin Izagirrek 26 urte ditu, gas-ontzi bateko bigarren ofiziala da egun eta, dagoeneko, 50 aldiz zeharkatu du Ormuzeko itsasartea. Otsailaren 26tik, bere ontzia Persiar golkoan dago ainguratuta, Iraken parean. Iranen erasoengatik Ormuz itxi zenetik, itsasartea blokeatuta dago, eta milaka ontzi daude harrapatuta alde bietan. Izagirrek egoera nola bizitzen ari diren azaldu dio ETBri. 

Paphos (Cyprus), 09/03/2026.- French President Emmanuel Macron speaks during a joint press conference with Cyprus' president and Greece's prime minister at Paphos military airport, in Paphos, Cyprus, 09 March 2026, on the day of Macron's visit to show France's solidarity after recent drone attacks amid the U.S.-Israeli conflict with Iran, and aimed at reinforcing European security in the Eastern Mediterranean. (Chipre, Francia, Grecia) EFE/EPA/Gonzalo Fuentes / POOL MAXPPP OUT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Macron: "Ormuzko itsasartea pixkanaka irekitzeko defentsa-misio bat martxan dago"

Misio hori "herrialde europar eta ez europarrekin" egin beharko litzateke, "behin gatazkaren faserik kritikoena amaitutakoan". Estatuburuak zehaztu duenez, planak "laguntza helburu baketsua" izango luke, eta hainbat ontzi mota "eskoltatzea" izango litzateke bidea, "gasa eta petrolioa" berriro Ormuzetik igaro ahal izateko. Bestetik, G7 herrialdeek ez dute momentuz erreserban daukaten petrolioa askatuko, nahiz eta ez duten baztertzen etorkizunean erabaki hori hartzea. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X