Haurren abusua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Timothy Busfield aktorea digitalki ezabatuko dute bere hurrengo filmetik, haurrei sexu-abusuak egin izana leporatu diotela-eta

Urtarrilaren 9an Busfield atxilotzeko agindua eman zen adingabe baten aurkako sexu-abusuak egitea egotzita, eta handik egun batzuetara bera agertu zen agintarien aurrean. Mendekua dela dio, eta adingabeen gurasoek iruzurren historia luzea dutela. Epaile batek bere erantzukizunpean aske uztea agindu du, epaiketaren zain.

Timothy Busfield
Timothy Busfield. Europa Press.

Timothy Busfield aktorea digitalki ezabatuko dute Amazonen You Deserve Each Other haren hurrengo filmetik, The Cleaning Lady (Garbiketako neska) filmaren setean 7 urteko mutiko bati sexu-abusuak egitea leporatu diotelako, Variety egunkariak jakinarazi duenez.

Proiektua aktoreak salaketen ondorioz galtzen duen bigarrena izango da. Joan den astelehenean, urtarrilaren 12an, NBC kateak Law & Order telesaileko atal bat kendu zuen programaziotik. Atala ostegun honetan, urtarrilak 22, estreinatzeko programatuta zegoen.

Urtarrilaren 9an, Busfield atxilotzeko agindua eman zuten, adingabe baten aurkako bi sexu-abusu egotzita. Ikerketaren abiapuntua 2022an The Cleaning Lady telesailean agertu ziren bikiak dira. Busfield zuzendaria zen une hartan.

Agindu horren berri izan eta egun batzuetara, aktoreak bere burua entregatu zuen Albuquerqueko Metropoliko Atxiloketa Zentroan, eta astearte honetan epailearen aurrean deklaratu du, eta horrek ebatzi du bere erantzukizunpean aske uztea, gertakarien epaiketa egin bitartean.  

Busfieldek dio mendekua dela eta adingabeen gurasoek iruzur-historia zabala dutela.

Aktoreak hiru karguri egin beharko die aurre: delitu-harreman sexualeko bi kargu, adingabe batekin, gehienez ere sei urteko zigorra izango lukeena, eta haur-abusuko kargu bat, gehienez ere hiru urteko zigorrarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

March 10, 2026, Tehran, Iran: Rescue teams from the Iranian Red Crescent Society (IRCS) are working at the site of a building damaged by an airstrike in Resalat Square, Tehran. The United States and Israel launched strikes on Iran on February 28, killing Iranian Supreme Leader Ayatollah Ali Khamenei and senior military officials, after which Iran retaliated with strikes on Israel and Gulf states.,Image: 1081649874, License: Rights-managed, Restrictions: , Model Release: no, Credit line: Ircs / Zuma Press / ContactoPhoto
Editorial licence valid only for Spain and 3 MONTHS from the date of the image, then delete it from your archive. For non-editorial and non-licensed use, please contact EUROPA PRESS.



10/3/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mundua Ormuzera begira dagoen bitartean, gatazkaren egunik "bortitzena" bizi izan dute Iranen eta Libanon

Bonbardaketak areagotu egin dira Iranen eta Libano hegoaldean, eta, dagoeneko, 1.250 hildako zenbatu dira, gehienak zibilak. Oraingoz, aldeek ez dute negoziatzeko asmorik agertu, nahiz eta Txinak eta Errusiak gatazka baretzea eskatu duten. Bien bitartean, Trumpek adierazi du Iranek minak jarri dituela Ormuzeko itsasartean eta, ez kentzekotan, "inoiz ikusi gabeko ondorioak" egongo direla mehatxu egin du.   

martin izagirre
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Martin Izagirre, Ormuzen blokeatutako gas-ontzi bateko ofiziala: "Tentsioa oso handia da, eztandak entzuten ditugu"

Martin Izagirrek 26 urte ditu, gas-ontzi bateko bigarren ofiziala da egun eta, dagoeneko, 50 aldiz zeharkatu du Ormuzeko itsasartea. Otsailaren 26tik, bere ontzia Persiar golkoan dago ainguratuta, Iraken parean. Iranen erasoengatik Ormuz itxi zenetik, itsasartea blokeatuta dago, eta milaka ontzi daude harrapatuta alde bietan. Izagirrek egoera nola bizitzen ari diren azaldu dio ETBri. 

Paphos (Cyprus), 09/03/2026.- French President Emmanuel Macron speaks during a joint press conference with Cyprus' president and Greece's prime minister at Paphos military airport, in Paphos, Cyprus, 09 March 2026, on the day of Macron's visit to show France's solidarity after recent drone attacks amid the U.S.-Israeli conflict with Iran, and aimed at reinforcing European security in the Eastern Mediterranean. (Chipre, Francia, Grecia) EFE/EPA/Gonzalo Fuentes / POOL MAXPPP OUT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Macron: "Ormuzko itsasartea pixkanaka irekitzeko defentsa-misio bat martxan dago"

Misio hori "herrialde europar eta ez europarrekin" egin beharko litzateke, "behin gatazkaren faserik kritikoena amaitutakoan". Estatuburuak zehaztu duenez, planak "laguntza helburu baketsua" izango luke, eta hainbat ontzi mota "eskoltatzea" izango litzateke bidea, "gasa eta petrolioa" berriro Ormuzetik igaro ahal izateko. Bestetik, G7 herrialdeek ez dute momentuz erreserban daukaten petrolioa askatuko, nahiz eta ez duten baztertzen etorkizunean erabaki hori hartzea. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X