Albiste da
Industria Defendatzeko Taldearen bilera |

AEB

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Protestak AEB osora zabaldu dira, ICEk Minneapolisen gizon bat tiroka hil ostean

Bertako gobernadoreak gertatutakoari buruzko ikerketa iragarri du: "Ezin da gobernu federalaz fidatu ikerketa hau egiteko. Estatuak egingo du. Kito".

18:00 - 20:00
ICEren aurkako protesta Minneapolisen. Argazkia: EFE

Ehunka pertsona bildu dira larunbatean Los Angelesen, New Yorken, Seattlen, Washington DCn eta Chicagon, besteak beste, ICEko agenteek Alex Jeffrey Pretti Minneapolisen tiroz hil dutela salatzeko. 

Hilketa egin duten herrian ere izan dira protestak, eta herrialde osora zabaldu dira, ICEren aurkako mezuak zabaldu eta hildakoaren omenezko ekitaldiak eginez.

Washingtonen, esaterako, ehunka pertsona manifestazioan joan dira Segurtasun Nazionaleko Departamentuaren eraikinerantz, eta "lotsa" izan da gehien errepikatu duten leloa.

Protestarik jendetsuenak New Yorken, Los Angelesen eta Chicagon izan dira. Hain zuzen ere, leku horietan ere zabaldu nahi du Guardia Nazionala Donald Trump AEBko presidenteak, eta Minnesotako migranteen kontrako sarekaden aurkako mobilizazioak egin dituzte.

Ostiralean, milaka pertsonak Minneapolisko kaleak hartu zituzten azken asteetan ICEren operazioetan egindako gehiegikeriak salatzeko, urtarrilaren 7an agente federal batek Renee Nicole Good tiroz hil ostean.

Ostiraleko mobilizazioak protesta handiko egun batean egin zituzten.  Herritarrak grebara deitu zituzten lan, hezkuntza eta kontsumo alorretan, "gobernu federalaren ekintzen aurka egiteko", ICE Out for Good (ICE kanpora behingoz) protesta-mugimenduaren barruan. Mugimendu horrek ehun erakunde baino gehiago biltzen ditu, sindikatuak, eskubide zibilen aldeko taldeak eta erakunde erlijiosoak tartean.

Ikerketa propioa

Tim Walz Minnesotako gobernadoreak, bestalde, Washingtoni jakinarazi dio estatuko agintariek ikerketa propioa abiatuko dutela hilketa argitzeko, "ezin baita gobernu federalaz fidatu ikerketa hau egiteko".

Gainera, Waltzek zalantzan jarri ditu agentzia federalek gertatutakoaren inguruan esandako "gezurrak". "Jainkoari eskerrak, bideoa dugu. Barne Segurtasun Departamentuaren arabera, zazpi tipo heroiko horiek batailoi baten kargari aurre egin behar izan zioten", adierazi du. "Ez du zentzurik. Gezurrak dira. Hau izan behar da 'aski da' esateko unea", gaineratu du.

Trumpek matxinada bultzatzea leporatu dio

Tim Walz Minnesotako gobernadorea eta Jacob Frey Minneapolisko alkatea "matxinada bultzatzen ari dira", Donald Trump AEBko presidentearen hitzetan.

Polizia-operazioa

Donald Trump buru duen gobernuak immigrazioaren aurkako Metro Surge operazioa abiatu zuen abenduan Minnesotan, bertan kriminalitatea areagotu egin dela argudiatuta. Gooden heriotzak eta bost urteko haur baten atxiloketak, besteak beste, haserrea piztu dute estatubatuar askoren artean.

Zure interesekoa izan daiteke

March 10, 2026, Tehran, Iran: Rescue teams from the Iranian Red Crescent Society (IRCS) are working at the site of a building damaged by an airstrike in Resalat Square, Tehran. The United States and Israel launched strikes on Iran on February 28, killing Iranian Supreme Leader Ayatollah Ali Khamenei and senior military officials, after which Iran retaliated with strikes on Israel and Gulf states.,Image: 1081649874, License: Rights-managed, Restrictions: , Model Release: no, Credit line: Ircs / Zuma Press / ContactoPhoto
Editorial licence valid only for Spain and 3 MONTHS from the date of the image, then delete it from your archive. For non-editorial and non-licensed use, please contact EUROPA PRESS.



10/3/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gatazkaren egunik "bortitzena" bizi izan dute Iranen eta Libanon

Bonbardaketak areagotu egin dira Iranen eta Libano hegoaldean, eta, dagoeneko, 1.250 hildako zenbatu dira, gehienak zibilak. Oraingoz, aldeek ez dute negoziatzeko asmorik agertu, nahiz eta Txinak eta Errusiak gatazka baretzea eskatu duten. Bien bitartean, Trumpek adierazi du Iranek minak jarri dituela Ormuzko itsasartean eta, kendu ezean, "inoiz ikusi gabeko ondorioak" egongo direla mehatxu egin du.   

Gehiago ikusi
Publizitatea
X