IRAN-AEB

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iranek adierazi du hitz egiteko prest dagoela, baina mehatxuen aurrean bere burua "inoiz ez bezala" defendatuko duela

Estatu Batuek Teherango erregimenari mehatxu egin diote behin baino gehiagotan, eta flota militar handia mobilizatu dute Ekialde Ertaineko eskualdera.
TEHERÁN (IRÁN), 28/01/2026.- Vista de un mural en la plaza Enghelab de Teherán que muestra un portaaviones de Estados Unidos destruido, en un gesto de desafío ante Washington. En las calles de Teherán se mezclan temor, incertidumbre y desafío ante una posible intervención militar de Estados Unidos contra la República Islámica, algo que el Gobierno iraní considera probable tras la decisión del presidente Donald Trump de enviar una flota a la zona. EFE/Jaime León

Teherango Enghelab plazako mural baten bista. Estatu Batuetako hegazkin-ontzi bat suntsituta erakusten du, Washingtonen aurkako desafio keinua eginda. Argazkia: EFE

Iranek asteazken honetan adierazi duenez, AEBrekin hitz egiteko prest dago, elkarrekiko errespetuan eta bien interesak bermatuta, baina erasorik jasoz gero, bere burua "inoiz ez bezala” defendatu eta erantzun egingo duela esan du. Hala esan du Teheranek Nazio Batuen Erakundeko Misio Iraunkorrean duen X kontuaren bidez Donald Trump AEBko presidenteak Ekialde Hurbilera flota militar zabala bat bidali ostean.

Trumpek asteazken honetan Truth Social sare sozialean argitaratu duenez, bere flota "prest dago eta gaitasuna du misioa azkar betetzeko", eta "beharrezkoa bada, indarkeriarekin". Era berean, gaineratu du espero duela Iran "laster" esertzea negoziazio mahaian, alde guztientzat "bidezkoa" izango den akordio batera iristeko eta "arma nuklearrik" ez egoteko.

2025eko abenduaren amaieratik herrialdea astindu duten protesten ostean, Trumpek Iranera joateko agindua eman zion AEBko Armadako flota bati, eta gaur iritsi da Ekialde Ertainera.

Errepublika Islamikoaren erregimenak bortizki zapaldu zituen protestakbereziki urtarrilaren 8 eta 9koak, eta jada ez dago manifestazio handirik herrialdean. Hala ere, Trumpek ontzidia eskualdera bidaltzeko aginduari eutsi dio.

Horrela, Abraham Lincoln hegazkin-ontzi nuklearra buru duen Ameriketako Estatu Batuetako Armadaren talde "handia" Iranera doa, "azkar", "erabakitasunez" eta "gogo handiz", eta Nicolas Maduroren eta haren emazte Cilia Floresen bahiketarekin amaitu zuen operaziorako Venezuelara bidalitakoa baino handiagoa dela ohartarazi du Trumpek.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X