Laurence des Cars Louvre Museoko presidenteak dimisioa eman du
Laurence des Cars Louvre Museoaren presidente eta zuzendariak kargua utzi du astearte honetan, eta Emmanuel Macron Frantziako presidenteak onartu egin du, Eliseo Jauregiak jakinarazi duenez.
Des Carsek dimisioa eman du Macroni bidalitako gutun batean. "Estatuburuak onartu egin du, eta bere erantzukizuna goraipatu du, munduko museorik handienak lasaitasuna eta bultzada berri bat behar baititu segurtasun- eta modernizazio-proiektu garrantzitsuak aurrera eramateko", adierazi du Macronen bulegoaren komunikatuak.
Frantziako agintariak eskerrak eman dizkio azken urteetan egindako lanagatik eta hartutako konpromisoagatik, eta beti "bere esperientzia zientifikoan" oinarritu dela berretsi du. Macronek iragarri du “misio” bat emango diola G7ko Frantziako presidentetzaren esparruan, blokeko herrialdeetako museo handien arteko lankidetzari lotuta.
Des Cars polemikaren erdian zegoen azken aldian, Parisko hiriburuko pinakotekan izandako lapurretaren ondorioz. Gertakari horren ostean, dimisioa aurkeztu zuen, baina Frantziako Gobernuak atzera bota zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Lau urte, Ukrainako gerra hasi zenetik
Ukrainako presidenteak Europaren eta Estatu Batuen arteko batasunari eusteko deia egin du Errusiari aurre egin ahal izateko. Kremlinak, bere aldetik, adierazi du inbasioarekin jarraitzeko asmoa duela, helburu guztiak lortu arte. Errusiak inbasioari ekin zioneko urteurrena dela eta, Europako goi agintariak Ukrainara gerturatu dira babesa adierazteko eta hainbat euskal eragilek ekitaldiak antolatu dituzte, Bilbon eta Iruñean, bakea eskatzeko.
Indarrean sartu da AEBren % 10eko muga-zerga globala
Pasa den ostiralean onartu zen muga-zerga, 1974ko Komertzio Legearen 122 atalaren babespean, zeinak eskumena ematen baitio presidenteari nazioarteko ordainketa arazoei aurre egiteko, errekagu edo inportazio-murrizketa berezien bitartez. AEBko Auzitegi Gorenak baliogabetutako muga-zergen aldean, zerga global hori behin-behinekoa da, eta otsailaren 24tik, gehienez ere, 150 egunez aplikatu ahalko dira.
EBk ez du Errusiaren aurkako zigor gehiagorik onartu, ezta Ukrainari laguntza ematea ere, gerraren laugarren urteurrenaren bezperan
Hungariak betoa jarri die bi akordioei, eta baldintza gisa jarri du Ukrainak bere herrialdeari eta Eslovakiari Errusiako petrolioaren fluxua berrezartzea. Eslovakia ere zigor sorta berriaren aurka agertu da. Bien bitartean, Errusiak bere soldaduak omendu ditu Aberriaren Defendatzaileen egunean.
Indarkeria oldea zabaldu da Mexikon, "El Mencho" Jaliscoko kartel baten burua erail ostean
Nemesio Ruben Oseguera Cervantes "El Mencho" Jaliscoko Nueva Generacion kartelaren burua hil dute AEBko Inteligentziarekin elkarlanean egindako operazio militar batean. Horri erantzunez, narkoblokeoak izan dira Jalisco hegoaldeko hainbat puntutan, ibilgailuei su eman eta errepideak itxi baitituzte. Estatuko gobernuak "kode gorria" aktibatu du eta garraio publikoa eta aurrez aurreko eskolak bertan behera utzi ditu.
"El Mencho" narkotrafikatzaile eta Jalisco Nueva Generacion kartelaren burua hil dute
Jaliscon (mendebaldea) eta herrialdeko beste bost estatutan herritarrak kalera ez ateratzeko alerta zabaldu dute agintariek, hilketa horrek eragindako istiluak direla eta.
Bruselak kontraesanak ikusi ditu muga-zerga berrien eta EBren eta AEBren arteko itunaren artean, eta argibideak eskatu dizkio Trumpi
Bi aldeek abuztuan adostutako itun komertziala errespetatzeko eskatu dio Bruselak AEBri: "Tratu bat tratu bat da".
Trumpek Floridan duen egoitzan armatuta sartu den gizon bat hil dute AEBko Zerbitzu Sekretuek
Hildakoa Austin Tucker Martin izan liteke, Ipar Carolinako 21 urteko gizon bat. Antza denez, arma bat eta erregai-bidoi bat zeramatzan. AEBko presidentea ez zegoen Mar-a-Lagon bertara sartu denean.
Alemaniako kantzilerraren alderdiak 14 urteko gutxieneko adina proposatu du sare sozialetan sartzeko
CDUk lege-araudi bat nahi du Alemaniarako zein Europa osorako, plataformetako operadoreek datuen babesa betez, adina egiaztatzeko sistema bat ezar dezaten.
Trumpek %10etik % 15era igoko ditu mundu mailako muga-zergak
Larunbatean iragarri duenez, inportazioei aldi baterako ezarritako muga-zerga globala % 15era igoko du, AEBko Auzitegi Gorenak Trumpek ezarritako muga-zergak legez kanpokotzat jo ostean.