Hauek dira Louvren lapurtutako bitxiak
Agintariek oraindik ez dute jakinarazi zer pieza lapurtu zituzten Parisko Louvretik igandean, baina hemen daude ostutako altxor horietako batzuk:
- Maria Amelia eta Hortensia erreginen lepokoa, tiara eta belarritakoak, harribitxi urdinez osatuak; 24 ale, horietatik 10 oso txikiak dira, eta 1.083 diamante dituzte.
- Montijoko Eugenia enperatrizaren tiara, 212 perlaz osatua, goialdean 17 udare-itxurakoak, 1.998 diamante eta 992 arrosa.
- Montijoko Eugenia enperatrizaren gerruntzerako paparrekoa, begizta bi, alboetan tolestuta, luzera desberdineko bi txirikordarekin eta pasamaneriako borlekin errematatua, fleko artikulatuekin. Guztira, 2.438 diamante eta 196 arrosa.
- Maria Luisa erreginaren paparreko-erlikia, 94 diamantez osatua.
-Montijoko Eugenia enperatrizaren koroa, Napoleon III.a enperadorearen emazte espainiarra (1852-1870), lapurrek ihesean galdu zuten.