Iranen aurkako erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irango erregimena “munduko segurtasunerako mehatxu larria” dela esan du EBk

Bruselak funtsezkoak ez diren langileak erretiratu ditu Ekialde Hurbiletik, eta alerta gorenean jarri du Itsaso Gorrian duen itsas misioa, eskualdeko eskaladaren aurrean.

La Alta Representante de la UE, Kaja Kallas, en rueda de prensa después del Consejo de Exteriores.



REMITIDA / HANDOUT por FREDERIC SIERAKOWSKI / EUROPEAN COUNCIL

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

15/12/2025

Europar Batasuneko Kanpo Harremanetarako goi-ordezkaria, Kaja Kallas, artxiboko irudi batean.

Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen bonbardaketak egin ostean Kaja Kallas Europar Batasuneko Kanpo Arazoetarako goi ordezkariak larunbat honetan adierazi duenez, Irango erregimena “mehatxu larria da munduko segurtasunarentzat”.

Kallasen esanetan, Teheranen misil balistiko eta nuklearren programek, talde armatuei emandako babesarekin batera, arrisku globala dakarte, eta Ekialde Hurbileko azken gertakariak “arriskutsuak” direla erantsi du. Horren aurrean, EBko diplomaziarentzat funtsezkoak ez diren langile guztiak erretiratuko dituztela iragarri du, eta sare kontsularra Europako herritarren irteera errazteko lanean ari dela azpimarratu du.

EBk Iranen aurkako zigorrak mantentzen ditu eta arabiar kideekin koordinatzen ari da bide diplomatikoak aztertzeko

Aspides europar itsas misioa alerta gorenean dago Itsaso Gorrian, itsas korridorearen segurtasuna bermatzeko. Europar Batasuneko diplomaziaren buruaren esanetan, EBk Iranen kontrako zigorrak indarrean ditu oraindik, bide diplomatikoak aztertzeko arabiar bazkideekin koordinatzen ari da, eta herritarrak babestea eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa errespetatzea lehentasunezkoak direla azpimarratu du.

Pedro Sanchez

Ezin dugu onartu beste gerra luze eta suntsitzaile bat  Ekialde Ertainean

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen egindako aldebakarreko ekintza militarra gaitzetsi du, "nazioarteko ordena zalantzagarriago eta gogorrago bati laguntzen diolako", eta "elkarrizketa" eskatu du.

X sarean duen kontuan, Sanchezek Irango erregimenaren eta Guardia Iraultzailearen ekintzak ere gaitzetsi ditu. "Ezin dugu Ekialde Hurbileko beste gerra luze eta suntsitzaile bat onartu", gaineratu du.

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentearen eta Antonio Costa Europako Kontseiluko presidentearen aburuz, “oso kezkagarria” da Iranen gertatutakoa, eta “ahalik eta moderazio handiena” eskatu die alderdi guztiei, zibilen segurtasuna eta nazioarteko zuzenbidearen errespetu osoa bermatzeko. Europar Batasuneko buruzagiak esan duenez, EBk harreman estua du oraindik bere bazkideekin, eta eskualdearen egonkortasunarekin duen konpromisoa berretsi du.

Von der Leyenek, gainera, segurtasun nuklearra zaintzearen garrantzia azpimarratu du, baita eskalada larriagotu dezakeen edo arma nuklearrak ez ugaltzeko erregimen globala ahuldu dezakeen ekintza oro saihestearen garrantzia ere.

Volker Türk Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen goi komisarioak gaitzetsi egin du AEBk egindako erasoa, eta “edozein gatazka armatutan zibilak dira azkenerako preziorik altuena ordaintzen dutenak”, erantsi du. Bestalde, Türkek egoera ez areagotzeko deia egin du, eta alde guztiei eskatu die negoziatzeko mahaira itzul daitezela, irtenbide iraunkorrak bilatzeko.

NBEko ordezkariak azpimarratu du herritarrak babestea eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa betetzea lehentasunezko betebeharrak direla, eta horiek urratzen dituztenek kontuak ematea ekarri behar duela. Ohartarazi duenez, gatazka are gehiago oker liteke Ekialde Hurbilean, “herritarren heriotza zentzugabe gehiago eta suntsiketa imajinaezina izan daitekeen eskala batean”.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X