AEB-K IRANI ERASO DIO

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gobernua hartzeko prest egoteko eskatu die Trumpek Irango herritarrei

Gainera, armak uzten badituzte "erabateko immunitatea" izango dutela agindu die Irango segurtasun indarretako kideei.

WASHINGTON, 28/02/2026.- Captura de vídeo extraída de la Cuenta de Truth Social del presidente de EE.UU, Donald Trump, quien anunció este sábado una operación militar "masiva" con el objetivo de "aniquilar" y "destrozar" al régimen de los ayatolás en Irán, al tiempo que pidió al pueblo iraní alzarse para tomar el control en todo el país.EFE/ Cuenta de Truth Social del Presidente de EE.UU. Donald Trump SOLO USO EDITORIAL/SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)

Hitzaldia eman du Donald Trumpek. Argazkia: EFE

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Iranen aurkako erasoaldia hasi eta minutu gutxira emandako hitzaldiak argi utzi du operazioaren azken helburua 1979an islamiar errepublikan ezarritako botere egiturak ezabatzea dela: estamentu klerikala eta Guardia Iraultzailea, Irango Armadaren oinarri ideologikoa, baita horren programa nuklearra ere.

Irango botereak Teheranen dituen egoitzen aurkako erasoen erdian, Trumpek Irango Armadaren eta Poliziaren erabateko errendizioa eskatu du, amnistia aginduta, eta herritarrak estamentu klerikalaren aurka behin betiko altxatzea exijitu du. "Irango herriari esaten diot bere askatasunaren ordua eskura duela", adierazi du Trumpek, Irango agintariak boteretik kentzeko izango duten "aukera bakarra" izango baita.

"Zuen patuaren agintea hartu eta zuen esku dagoen etorkizun oparo eta loriatsua askatu. Ekiteko unea da", esan du Trumpek. Askoz gogorrago mintzatu zaie segurtasun indarrei: "Guardia Iraultzaile Islamiarreko kideei, indar armatuei eta Poliziari, gaur gauean esaten diet armak utzi behar dituztela. Justiziaz eta erabateko immunitatez tratatuko zaituztet, hala eginez gero; bestela, heriotzari egingo diozue aurre".

Trumpen diskurtsoaren karga historikoaren erakusgarri izan da Iranekin izandako krisi guztiei buruz egin duen errepasoa, AEBk Teheranen duen enbaxada 1979ko urrian hartzetik hasita, eta "Ekialde Hurbilean dauden indar estatubatuarren aurkako eraso ugari" egiten jarraitzea leporatu die "Irango erregimenaren aliatuei", Iraken jarduten duten Iranen aldeko miliziei edo Yemengo huthiei erreferentzia eginez.

Trumpen hitzetan, Iranek ez du inoiz bonba atomikoa izango. "Ezingo dute inoiz arma nuklear bat izan", adierazi du AEBko presidenteak, Irani eskaintza guztiak errefusatzea leporatu aurretik.

"Arrazoi horiengatik, AEBko Armada operazio masibo bat egiten ari da diktadura zital eta erradikal honek AEB eta gure segurtasun nazionaleko oinarrizko interesak mehatxatzea saihesteko. Haien misilak suntsitu eta misilen industria ezerezera eramango dugu. Erabat suntsituta geratuko da", azpimarratu du.

AEBko presidenteak ohartarazi duenez, egoera odoltsu bat aurreikusten du, baita soldadu estatubatuarren artean ere. "Nire gobernuak neurri posible guztiak hartu ditu eskualdean dauden estatubatuarrentzako arriskua txikitzeko. Hala ere, estatubatuar heroi ausarten bizitzak gal daitezke, eta bajak izan ditzakegu", adierazi du.

Hori guztia "munduaren etorkizunaren alde" egingo duela adierazi du Trumpek. "Arriskuan dauden gure heroi guztiak babesteko eskatzen diogu Jainkoari, eta, Haren laguntzarekin, indar armatuetako gizon-emakumeak gailenduko direlakoan gaude. Munduko onenak ditugu, eta gailenduko dira", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X