Petrolioaren prezioa 100 dolarretik gorakoa da upeleko, Iranen aurkako gerra dela eta
Horren ondorioz, nabarmen garestitu da gasolinaren eta gasolioaren prezioa.
Texasko tarteko petrolioaren prezioak (WTI, ingelesezko sigletan) 100 dolar gainditu ditu upeleko igande honetan, 2022tik lehen aldiz, AEBk eta Israelek Iranen aurkako gerra hasi zutenetik astebete bete ostean. Donald Trump presidenteak, berriz, ordaindu beharreko "prezio txikia" dela azpimarratu du.
Brent petrolio gordinaren erreferente globalaren prezioari dagokionez, 105 dolarretik gorakoa izan da pasa den igandean. Adituek uste dute Ormuzeko itsasartearen inguruan dagoen gatazkak eragin duela prezioaren gorakada, mundu osoan banatzen den petrolioaren bostena bertatik igarotzen baita.
Trading Economics komunikabide espezializatuak adierazi duenez, "Ormuzeko itsasarte erabakigarria itxita egotearen ondorioz, Ekialde Hurbileko petrolio ekoizle nagusiek ekoizpena murriztea erabaki dute, eta horrek eraman du Brent upelaren prezioa 100 dolarretik gora".
Horrek guztiak kalean uzten duen ondorio nagusia gasolinaren eta dieselaren prezioa nabarmen garestitzea da.
Trumpek prezioen gorakadaren berria zabaldu eta minutu gutxira erantzun zuen TruthSocial-en: "Petrolioaren prezioak azkar eroriko dira Iranen mehatxu nuklearraren suntsipena amaitzen denean, eta ordaindu beharreko oso prezio txikia da, Estatu Batuentzat eta munduarentzat, segurtasunarentzat eta bakearentzat".
Zure interesekoa izan daiteke
Honelakoa da Mojtaba Khamenei Irango lider goren berria: erlijiosoa, luxuaren zalea eta krudela disidentziarekin
Ali Khameniren bigarren semea izendatu izanak ateak itxi dizkio irekiera aukerari.
Petrolio erreserba estrategikoak merkaturatzea aztertuko du G7 taldeak, gerrak merkatuan eragindako gorabeheren aurrean
Astelehen honetan premiazko bilera egingo dute Alemania, Kanada, Estatu Batuak, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batuko Finantza ministroek, Ekialde Hurbileko gerra eta horren ondorio ekonomikoak aztertzeko.
Aire-eraso gehiago egin dituzte Libano, Iran eta Bahrainen aurka
32 pertsona zauritu dira Bahrainen, horietako lau larri, Irango drone baten erasoaren ondorioz. BNA albiste-agentzia ofizialak dioenez, erasoak Sitrako eremua jo du gaur goizaldean, Manama hiriburutik hegoaldera dagoen uharte txiki bat, alegia. Bestalde, Hezbollahk Libanon eta Iranen kontrolpean dituen azpiegituren aurkako erasoak egin ditu Israelgo Armadak.
Iranek Khameneiren seme Mojtaba izendatu du buruzagi goren berri
Izendapen honekin, Irango botereak kontinuismoaren alde egin du, Israelen eta AEBren mehatxuei entzungor; izan ere, ohartarazi dute estatuburu berriari eraso egingo diotela eta gustuko ez badute ez duela karguan iraungo, hurrenez hurren.
Iranen eta Libanoren aurkako erasoak areagotu eta petrolio azpiegiturak bonbardatu ditu Israelek
Iranen aurkako erasoek, bereziki Teheran helburu dutenek, ez dute etenik. Hodei toxiko batean murgilduta esnatu da hiriburua, lehen aldiz petrolio instalazioei eraso baitie Isralek. Gerraren bederatzigarren egunean, Beirut bonbardatu du estreinakoz Netanyahuren armadak.
Trumpek Irango buruzagi goren berriari ohartarazi dio ez duela "luze iraungo" AEBren onespenik gabe
"Ziurtatu nahi dugu ni hemen ez nagoenean AEB ez dela hamar urtetik behin Iranengatik arduratuko", esan du AEBko presidenteak.
Israelek gutxienez lau pertsona hil ditu Beiruteko hotel batean egindako erasoan
Gutxienez lau pertsona hil dira igande honetan Israelek Beiruteko itsas pasealekuan hotel baten aurka egindako erasoan, sei eguneko erasoaldiaren baitan hiriaren erdigunean egin duen lehenengoan. Israelek esan du Irango Guardia Iraultzaileko komandanteak harrapatu dituela bertan.
Gutxienez 300 pertsona hil dira Kongoko Errepublika Demokratikoko meatze batean izandako beste luizi batean
Gutxienez 300 pertsona hil dira Rubaya meatze eremuan izandako luizi batean, Kongoko Errepublika Demokratikoaren ipar-ekialdean. Asteartean 200 pertsona hil ziren bertan, eta urtarrilaren 28an, 400 baino gehiago.
Israelek petrolio azpiegiturei eraso die Teheranen eta hodei toxikoa eragin du
Teheran ke-laino toxiko batean murgilduta esnatu da gaur, Israelek goizaldean petrolio instalazioen aurka egindako erasoen ondorioz.