Iranen aurkako erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

G7ko Energia ministroak gaur bilduko dira Ekialde Hurbileko gatazkak eragindako krisia aztertzeko

AEBko, Kanadako, Japoniako, Frantziako, Italiako, Alemaniako eta Erresuma Batuko Energia ministroak modu birtualean bilduko dira astearte honetan, Irango gerrak eragindako hornidura-etenari buruz hitz egiteko eta petrolio erreserbak merkaturatuko dituzten eztabaidatzeko.

AEB, Kanada, Japonia, Frantzia, Italia, Alemania eta Erresuma Batua biltzen dituen G7ko Energia ministroek bilera birtuala egingo dute astearte honetan, AEBk eta Israelek Irani eraso egin ondorengo egoerak eragindako hornidura-etena aztertzeko eta petrolio erreserbak merkaturatuko dituzten eztabaidatzeko, AEBko CNBC telebista katearen arabera.

Horrela, G7ko Finantza ministroek bilera birtuala egin eta biharamunean bilduko dira Energiakoak. Finantza arloko kideak beharrezko neurriak hartzeko prest agertu ziren, petrolio erreserba estrategikoak merkaturatzea barne, baina ez zuten erabaki finkorik hartu.

AEBko kateak kontsultatutako iturrien arabera, G7ko kideen arteko elkarrizketak "positiboak" izan dira. Zehaztu dutenez, erreserbak merkaturatzeko edozein ekintza koordinatu Energia ministroen gaurko bileraren ondoren gertatuko litzateke, gertatzekotan.

Ildo horretan, AEBk egoki jo du 300 eta 400 milioi upel salgai jartzea, hau da, erreserban dauden 1.200 milioi upelen % 25 eta % 30 artean.

Astelehen honetan petrolioaren prezioak 100 dolarretik gora igo ziren Ormuzko itsasartea itxi osteko ziurgabetasun egoeraren ondorioz; hala ere, petrolio-erreserbak merkaturatzeko proposamenak nabarmen arindu zuen presioa, eta petrolio upelaren salneurria 100 dolarretik behera jarri zen atzera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Honela zabaldu da Iranen aurkako gerra: Zein herrialdetan du eragina?

Israelek eta AEBk otsailaren 28an Irani egindako erasoaldi militarrak eta ondoren errepublika islamiarrak Ekialde Hurbileko 16 herrialderi eman zien erantzuna. Iranek 1.200 hildako eta 12.000 zauritu zenbatu ditu dagoeneko, eta Libanon 400 hildako baino gehiago izan dira. Persiako Golkoko 14 herrialdek Jameneiren erregimenaren erasoak salatu dituzte. Alde honetako hildakoen kopurua berrogeialdira iritsiko litzateke, zortzi soldadu estatubatuarrekin.

martin izagirre
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Martin Izagirre, Ormuzen blokeatutako gas-ontzi bateko ofiziala: "Tentsioa oso handia da, eztandak entzuten ditugu"

Martin Izagirrek 26 urte ditu, gas-ontzi bateko bigarren ofiziala da egun eta, dagoeneko, 50 aldiz zeharkatu du Ormuzeko itsasartea. Otsailaren 26tik, bere ontzia Persiar Golkoan dago ainguratuta, Iraken parean. Iranen erasoengatik Ormuz itxi zenetik, itsasartea blokeatuta dago, eta milaka ontzi daude harrapatuta alde banatan. Izagirrek egoera nola bizitzen ari diren azaldu dio ETBri. 

Paphos (Cyprus), 09/03/2026.- French President Emmanuel Macron speaks during a joint press conference with Cyprus' president and Greece's prime minister at Paphos military airport, in Paphos, Cyprus, 09 March 2026, on the day of Macron's visit to show France's solidarity after recent drone attacks amid the U.S.-Israeli conflict with Iran, and aimed at reinforcing European security in the Eastern Mediterranean. (Chipre, Francia, Grecia) EFE/EPA/Gonzalo Fuentes / POOL MAXPPP OUT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Macron: "Ormuzko itsasartea pixkanaka irekitzeko defentsa-misio bat martxan dago"

Misio hori "herrialde europar eta ez europarrekin" egin beharko litzateke, "behin gatazkaren faserik kritikoena amaitutakoan". Estatuburuak zehaztu duenez, planak "laguntza helburu baketsua" izango luke, eta hainbat ontzi mota "eskoltatzea" izango litzateke bidea, "gasa eta petrolioa" berriro Ormuzetik igaro ahal izateko. Bestetik, G7 herrialdeek ez dute momentuz erreserban daukaten petrolioa askatuko, nahiz eta ez duten baztertzen etorkizunean erabaki hori hartzea. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X