EKIALDE HURBILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Prezioen igoerari eutsi ahal izateko Errusiako petrolioa erosteko aldi baterako baimena eman du AEBk

Bestalde, Donald Trumpek ohartarazi du "su potentzia paregabea, munizio mugagabea eta denbora" dituela aurretik Iranek gidatzen duen "zabor zoroari" aurre egiteko.

WASHINGTON (United States), 12/03/2026.- US President Donald Trump speaks during a Women's History Month event at the White House in Washington, DC, USA, 12 March 2026. EFE/EPA/WILL OLIVER

Donald Trump. Argazki: EFE

Ameriketako Estatu Batuetako Altxorraren Departamentuak iragarri du zirkulazioan dagoen petrolioa eorsteko baimena emango duela. Irango gerrak eragindako petrolioaren prezioaren igoera eutsi nahi dute modu horretan. 

Scott Bessent Altxorraren idazkariak X. kontuan aurreratu duenez, ehunka milioi petrolio upel merkatura sar daitezke Errusiari jarritako zigorrak kenduz gero.

Bessentek zehaztu zuen Errusiari jarritako zigorren salbuespenak apirilaren 11ra arte bakarrik egongo direla indarrean.

Donald Trumpen Gobernuaren neurri berri hau, azken orduetan petrolio upelak 100 dolarreko prezioa gainditu ondoren ezarri da.

Trumpen ohartarazpena

Bestalde, Donald Trumpek ohartarazi du "su potentzia paregabea, munizio mugagabea eta denbora" dituela aurretik Iranek gidatzen duen "zabor zoroari" aurre egiteko.

"Begira zer gertatzen zaion zabor zoroari. 47 urte daramatzate mundu osoan errugabeak hiltzen, eta orain ni, Ameriketako Estatu Batuetako 47. presidentea, haiek hiltzen ari naiz. Zein ohore handia den hori egitea!", idatzi du Trumpek Truth Social sare sozialean.

The New York Times egunkariaren aurka ere egin du mezuan Trumpek. "Porrot egin duen" egunkari hori irakurtzen duenak pentsa lezakeelako Estatu Batuak ez dela gerra irabazten ari", esan du. "Irango erregimen terrorista, militarra, ekonomikoa eta beste era batekoa erabat suntsitzen ari gara", berretsi du.

"Irango Armada desagertu egin da, bere Aire Indarra jada ez da existitzen, desagertarazi dituzte. Su potentzia paregabea dugu, munizio mugagabea eta denbora", gaineratu du. 

New York Times egunkariak artikulu bat argitaratu du aste honetan, Trumpek Iranen aurkako gerrak energia merkatuentzat eta petrolioaren prezioarentzat izan zitzakeen arriskuak gutxitzeak "kalkulu akatsa" zela adieraziz.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Khasab (Oman), 24/06/2025.- Ships in the Strait of Hormuz as seen from Khasab, Musandam Governorate, Oman, 24 June 2025. The Iranian parliament approved a measure to close the Strait of Hormuz following US strikes on three of Iran's key nuclear sites on 22 June 2025. Israel and Iran have been exchanging fire since Israel launched strikes across Iran on 13 June 2025. EFE/EPA/ALI HAIDER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du

Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X