Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du Ilargiaren aurpegi ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekin komunikazioa galdu dute 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu ahal izan dituzte.
Artemis II misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Christina Koch, Victor Glover eta Jeremy Hansen— historia egin dute, Ilargiaren atzealdetik igaro eta gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsita.
Astearte goizaldean Ilargiaren atzealdetik igaro dira, Lurretik ikusi ezin den satelitearen alde ezkututik alegia. Aurreikusita zegoen bezala, Ilargiaren alde ilunetik igaro eta 40 minutuz NASArekin komunikazioa galdu dute Orion espaziontziko lau astronautek. Tarte horretan, inoiz ikusi gabeko lekuen argazki eta datuak bildu ahal izan dituzte.
Zehazki, Euskal Herrian 00:44 zirenean galdu dute komunikazioa Lurrarekin, eta, tarte horretan, gizakiak inoiz ikusi gabeko lekuen argazki eta datuak bildu ahal izan dituzte. 01:25ean berriro ere komunikazioa berreskuratu ahal izan dute.
"Zoragarria da berriro Lurraren berri izatea", adierazi du Christina Koch astronautak NASArekin komunikazioa berreskuratu ondoren.
Halaber, Orion espaziontziak errekor berri bat ere ezarri du: sekula inork Lurretik harrapatu duen distantzia handienera iritsi da, Apolo 13 misioak 1970an ezarritako marka hautsita. Orduko hartan, 400.171 kilometroko distantziara iritsi ziren eta oraingoan 406.771 kilometroko marka jarri dute.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du. Aurreikuspenen arabera, ostiralean amaituko dute bidaia, Ozeano Barean, San Diegoko (Kalifornia) kostaldearen parean.
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.
Artemis II misioak Ilargiaren alderdi ezkutuari ateratako argazkia argitaratu dute
Misioa helmugara iristetik gertu dago, bost hamarkadatan lehenengo aldiz satelite naturalaren orbitara iristetik ordu gutxira, alegia.
Trumpek mehatxu larriak egin ditu Iranen kontra, baina astelehenerako akordioa lortzea ere "posible" dela esan du
"Uste dut aukera asko daudela akordio batera iristeko. Oraintxe ari dira negoziatzen", adierazi du, eta akordiorik lortu ezean, "dena lehertu eta petrolioaz jabetzea" pentsatzen ari dela esan du. Ormuz irekitzeko ultimatuma asteartera atzeratu du.
Artemis II misioko astronautek ikusi dute dagoeneko Ilargiaren alderdi ezkutua
"Bart ikusi dugu lehen aldiz Ilargiaren alderdi ezkutua, eta ikusgarria izan da oso. Ikustean, Ilargia ez denaren nolabaiteko sentsazio bat sortu zaigu, ez baitu ikustera ohituta gauden Ilargiarekin zerikusirik", azaldu dute.