Gerra, Iranen

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpen azken mehatxua: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da"

Irani emandako ultimatuma amaitzeko ordu gutxiren faltan, agintari estatubatuarrak iragarri du gaur "munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetako bat" biziko dela. 

donald trump efe

Donald Trump, Etxe Zurian emandako prentsaurreko batean. Argazkia: EFE

Eguna joan eta eguna etorri mundua Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen hitzei so dagoen honetan, haren mehatxuek mugarik ez dutela argi geratu da, beste behin. Irani ohartarazi dio Ormuzko itsasartea zabaltzeko ultimatuma betetzen ez badu, aurrekaririk gabeko erasoa egingo dutela herrialde horretan: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da", esan du. 

Sare sozialetan idatzitako mezu batean, buruzagi estatubatuarrak ziurtatu du bere nahia halakorik ez gertatzea dela, "baina, ziurrenez, gertatuko da". Nolanahi ere, Trumpek uste du "erregimena aldatu" dela Iranen, eta oraingo agintariak "azkarragoak eta ez hain muturrekoak" direla. "Baliteke iraultza zoragarri bat gertatzea. Nork daki?", gaineratu du. 

Hainbatetan luzatu du Trumpek Irani egindako ultimatuma. Azkeneko aldiz, joan den igandean. Astearte honetako gauerdira (02:00ak) arteko epea eman zion Islamiar Errepublikari: ordurako Teheranek ez badu Ormuz zabaltzen, AEBk suntsitu egingo ditu Iranen energia elektrikoko instalazioak, eta baita zentral nuklearrak ere. 

"Gaur gauean jakingo dugu, munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetakoa izango da", adierazi du Etxe Zuriko maizterrak. Haren hitzetan, "47 urteko estortsioa, ustelkeria eta heriotza aroa amaituko da". 

Atzo zabaldutako informazioen arabera, Irango Gobernuak ez du ontzat eman AEBk mahai gainean jarritako su-eten proposamena. Herrialde persiarrak behin betiko konponbidea nahi du, eta, besteak beste, zigor ekonomikoak bertan behera uztea, Ormuzko itsasarterako protokolo berria zehaztea eta herrialdea berreraikitzeko plana eskatu ditu. 

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X