AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute, Ormuzen irekiera bermatu ostean
Pakistanen bitartekaritzak su-eten akordio bat ixtea ahalbidetu du. Akordioa berehala sartuko da indarrean eta Islamabadeko bake negoziazioei ateak irekiko dizkie.
AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute hilabeteko gerraren ostean. Azken unean lortu dute ituna, Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea berriro irekitzea behartzeko ultimatuma amaitu baino ordu eta erdi lehenago, hain zuzen ere.
Akordioak 14 eguneko su-etena ezarri du, Iranen, Libanon eta eskualdeko beste puntu batzuetan erasoak geldiarazteko. Horrela, bi aldeak itun zabalago baterantz aurrera egiten saiatuko dira. Ekimena Pakistanek bultzatu du, Washingtonen eta Teheranen arteko bitartekari lanak egin ditu.
Trumpek azaldu duenez, Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroarekin eta Asim Munir Armadako buruarekin izandako elkarrizketen ostean hartu dute erabakia, eta erasoaldia geldiaraztea eskatu zioten.
Horrez gain, Washingtonek Iranen hamar puntuko proposamena jaso duela adierazi du, negoziatzeko "oinarri bideragarria" dela iritzita, eta, bere ustez, desadostasun gehienak konponduta egongo lirateke horrela.
Iranek konpromisoa hartu du Ormuzeko itsasartetik igarotzen uzteko, bertatik munduko petrolioaren zati garrantzitsu bat igarotzen baita, baina indar armatuekin koordinatuta eta "muga teknikoak" kontuan hartuta, Atzerri ministroak adierazi duenez.
Negoziazioak apirilaren 10ean hasiko dira Islamabaden. Behin betiko bake akordioa lortzeko helburuarekin, Trumpek ziurtatu du elkarrizketak "oso fase aurreratuan" daudela, eta AEBk bere helburu militarrak bete dituela defendatu du.
Hala ere, itunak zalantza handiak ditu: Israelek ohartarazi du ez dela su-etenarekin izango Libanon, eta azken orduetan eraso gehiago izan dira, gutxienez zortzi pertsona hil dira herrialdeko Sidon hirian.
Brent upelaren prezioa nabarmen jaitsi da Ormuzen irekieraren berri izan ostean, energia hornikuntzan egonkortasun handiagoa espero delako.
Su-etena tentsio handiko asteen ondoren iritsi da. Washingtonek mehatxu gogorrak egin ditu, eta Etxe Zuriak bilatzen zuen erregimen aldaketa ez da gertatu Iranen. Egoera fase diplomatiko batean sartu da orain, baina egoera oraindik ahula da.
Zure interesekoa izan daiteke
Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean
Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.
Trumpen azken mehatxua: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da"
Irani emandako ultimatuma amaitzeko ordu gutxiren faltan, agintari estatubatuarrak iragarri du gaur "munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetako bat" biziko dela.
Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen
Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta izan duten ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur Historia egin duzue, eta harro sentiarazi duzue Amerika osoa, izugarri harro", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.