HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Peruk eskuinera egin duela baieztatu da: Lopez Aliaga eta Fujimori pasatuko dira bigarren itzulira

Ultraeskuindarra ari da gailentzen zenbaketan, baina landa eremuak kontuan hartzen hasten direnean alda egin daiteke egoera; izan ere, astelehenera arte luzatu dute botoa emateko epea eremu batzuetan.

AME2694. LIMA (PERÚ), 12/04/2026.- El candidato a la presidencia del Perú por el partido Renovación Popular, Rafael López Aliaga, vota este domingo en Lima (Perú). López Aliaga afirmó, sin pruebas, que empezó "el intento de fraude" de los comicios generales, pues para él "no es casualidad" que no haya llegado el material electoral a grandes centros de votación en zonas donde, según su criterio, los electores lo apoyan mayoritariamente. EFE/ John Reyes Mejia
Rafael López Aliaga hautagai ultrakontserbadorea. Argazkia: EFE

Rafael Lopez Aliaga (Renovacion Popular) hautagai ultrakontserbadorea, enpresaburua eta Limako alkate ohia, da une honetan Peruko hauteskunde presidentzialen lehenengo itzuliko irabazlea, botoen % 25,11 zenbatu direnean. Emaitza horrek hiriburuko eta beste hirigune batzuetako botoak islatzen ditu, horiek baitira zenbatzen lehenak.

Lopez Aliagak botoen % 19,44 lortu du oraingoz, eta ondoren geratu dira Keiko Fujimori (Fuerza Popular) hautagai eskuindarra (% 17,24) eta Jorge Nieto (Partido del Buen Gobierno) zentrista (% 15,20), Hauteskunde Prozesuen Bulego Nazionalaren (ONPE) emaitzen plataformaren arabera.

Horien atzetik daude Carlos Alvarez umoregile eskuindarra (País Para Todos), % 8,99rekin; Ricardo Belmont enpresaria (Obras), % 8,84rekin; Alfonso Lopez Chau zentro-ezkertiarra (Ahora Nación), % 7,04rekin; eta Marisol Perez Tello zentrista (Primero la Gente), % 4,41ekin.

Bestalde, Roberto Sanchez (Juntos por el Peru) ezkertiarra bederatzigarren postuan dago, botoen % 3,61 bakarrik eskuratuta, baina hauteslekuetan egindako inkestek emaitza askoz ere hobea ematen diote, hautagaiak babes handia duelako herrialdeko landa-eremuan, eta boto horiek oraindik zenbatzeke daude.

Dena den, igande honetan argitaratutako inkesten arabera, Fujimori izango da garailea, baina gainerako hautagaiekin nahikoa berdinduta.

Datu horien arabera, gaur egun Kongresuan ordezkaritza duten eta Presidentetzarako lehiatik kanpo geratuko liratekeen alderdiak hauek lirateke: Podemos Peru, Somos Peru, Alianza Para el Progreso, Avanza Pais eta Peru Libre.

Limako hainbat bozkalekutan hauteskunde-materiala berandu iritsi zen, eta horregatik iruzur salaketak izan dira. Lokal batzuek bost ordu berandu ireki zituzten mahaiak, eta 52.000 hauteslek ezin izan zuten botoa eman 13 hauteslekutan. Hori dela eta, astelehen honetan bozkatzeko aukera eman dute barruti batzuetan.

27,3 milioi perutar baino gehiago zeuden hauteskundeetara deituta, etengabeko krisi politikoan azken 10 urteetako hamaikagarren presidentea aukeratzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X