TIROKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez bi hildako eta hainbat zauritu Mexikon, Teotihuacan piramideetan izandako tiroketa batean

Erasotzailea turistei tiroka hasi da Ilargiaren Piramidera igota. Kanadako emakume bat hil du eta hainbat pertsona zauritu ditu bere buruaz beste gin aurretik.

Teotihuacango piramideak. Argazkia: Wikipedia.

Bi pertsona hil eta beste hainbat zauritu dira Mexikon, Teotihuacango piramideetan izandako tiroketa batean.

Tokiko agentziek eta hedabideek zabaldutako lehen informazioen arabera, arma zeramatzan pertsona bat piramideen esparrura sartu eta Ilargiaren Piramidera igo da. Handik inguruan zeuden turistei tiroka hasi da. Kanadako emakume bat hil eta beste hainbat pertsona zauritu ditu. Ondoren, erasotzaileak bere buruaz beste egin du.

Erasoak izua eragin du eta jende pilaketak izan dira. Mexikoko Gobernuaren Segurtasun Kabineteak jakinarazi duenez, ingurua hesitu dute eta zaurituak arreta medikoa jasotzen ari dira. Era berean, gertatutakoaren arrazoiak argitzeko ikerketekin hasi dira.

Claudia Sheimbaum presidentea herritarrei zuzendu zaie X sare sozialeko bere kontuan, gertatutakoak "min sakona ematen" duela esanez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X