AEBrekin negoziatzen jarraitzeko "baldintza espezifikoak" ezarri dituztela adierazi du Iranek
Irango hedabideen arabera, Ormuzko itsasartea zabaltzeko eta programa nuklearrari buruzko negoziazioak atzeratzeko proposatu du Iranek. Ameriketako Estatu Batuetako Armada Irango portuak blokeatzen hasi zenetik 38 itsasontziri Ormuzko itsasartetik igarotzea galarazi die.
Teherango kaleak. Artxiboko argazkia: EFE
Ameriketako Estatu Batuetako eta Irango ordezkariek, asteburuan, Islamabaden (Pakistan) egitekoa zuten aurrez aurreko bilera bertan behera gelditu ostean, negoziazioekin jarraitzeko "baldintza espezifikoak" ezarri dituztela jakinarazi du Abas Araqchi Irango Atzerri ministroak.
IRNA Irango Albiste Agentzia Nazionalak gaur zabaldutako informazioaren arabera, Irango diplomaziaburua Errusiara iritsi da Vladimir Putin Errusiako presidentearekin batzartzeko. Asteburuan Oman eta Pakistan bisitatu ondotik, gaurko bilera gerraren bilakaeraren inguruan hitz egiteko aukera ona izango dela nabarmendu du.
Errusia da, Txinarekin batera, Iranen aliatu nagusiena.
Irango Atzerri ministroa Pakistango agintari militar eta zibilekin elkartu da asteburuan, baina azkenean ez da AEBren eta Iranen arteko aurrez aurreko elkarrizketarik izan.
Axios hedabideak jakinarazi duenez, Iranek beste proposamen bat luzatu die Estatu Batuei. Horren arabera, Ormuzko itsasartea zabaltzea eta gerrari amaiera ematea proposatu du, eta programa nuklearrari buruzko negoziazioak atzeratzea.
Ameriketako Estatu Batuetako Armadak 38 itsasontziri Ormuzko itsasartetik igarotzea galarazi die.
Irango portuak blokeatzen hasi zenetik, blokeoa gainditzen saiatu diren 38 itsasontzik geldiarazi ditu Ameriketako Estatu Batuetako Armadak. Testuinguru horretan, Iranek su-etena urratzea leporatu die Ameriketako Estatu Batuei.
Zure interesekoa izan daiteke
Washingtongo erasoaren ustezko egileak Trumpen Gobernuaren kontrako idatzi bat utzi zuen
1.052 hitz dituen manifestu horretan, AEBko presidentearen Administrazioko goi kargudunak lehenesten ditu helburuen artean, FBIko zuzendari Kash Patel salbu.
Trumpek esan du kristautasunaren kontrako arrazoiek bultzatuta jardun zuela tiroketaren ustezko egileak
Trumpek susmagarriaren izaera "antikristaua" azpimarratu duen arren, AEBko fiskal nagusia zuhurrago agertu da, gailu elektronikoen analisiak Administrazioaren aurkako eraso bat izan dela adierazten badu ere, ikerketak lehen 24 orduak baino ez dituela bete eta arrazoi ofizialak analisipean jarraitzen duela esanez.
Txernobylgo tragediaren 40. urteurrena oroitu dute Ukrainan
Kieven, "Txernobylgo Heroien" monumentuaren aurrean oroimen ekitaldia egin zuten bart, historiako hondamendi nuklearrik larriena gertatu zenetik 40 urte bete direnean. Leherketa gertatu eta gero, istripua izan zuen erreaktorera joan ziren euste-taldeak gogoratzeko eraiki zen monumentua.
Irango Atzerri ministroa Pakistanera itzuli da, AEBrekin abiatutako negoziazioen egoitzara
Iranek, Israelek eta AEBk apirilaren 7 edo 8ra arte adostu zuten hasiera batean su-etena, baina luzatu egin dute negoziazioak bukatu arte.
AEBko Fiskaltzak uste du Trumpen gobernu osoa zuela helburu erasoak
Antza denez, tiroketaren egiletza egotzita atxilotu duten Cole Allen irakasle kaliforniarrak aitortu du bere asmoa zela Trumpen Gobernuko edozein kide akabatzea. Allenen asmoa Trump hiltzea zela baieztatzen bada, 2024tik AEBko presidentearen aurka egindako hirugarren atentatua litzateke gaurkoa.
Donald Trump onik atera dute, Etxe Zuriko korrespontsalen afarian eraso saiakera bat izan ostean
Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute Washingtongo Hilton hotelean egiten ari ziren afariaren atarian izua eragin ostean.
Irango Atzerri ministroak Islamabad utzi du eta AEBko ordezkariek bertan behera laga dute beren bidaia
Araqchik gerra amaitzeko "esparru bideragarria" aurkeztu die Pakistango agintariei. Bestalde, Trumpek bere erabakia arrazoitu du esanez AEB indartsu dagoela gatazkan, eta ez duela bidaia luzeak egiteko beharrik. Gauzak horrela, erantsi du Iranek nahi duenean hots egin diezaiokeela AEBri.
Udal-hauteskundeak dituzte Palestinan, baita Gazan ere, eraso israeldarren erdian
Krisi-humanitario handian jarraitzen dute Gazako Zerrendan, eta bozketa egiten ari dira Deir al Balan ezarritako kanpaleku batean.
Ameriketako Estatu Batuek eta Iranek negoziazioei ekingo diete berriro larunbatean Pakistanen
Hala baieztatu du ostiral honetan Etxe Zuriak, eta Steve Witkoff eta Jared Kushner bidaliko ditu elkarrizketak hasteko.