Hurrengo bi hilabeetan Irango petrolioa saltzeko baimena eman du AEBk, negoziazioak ondo doazelako
Pakistanek eta Qatarrek, Burgenstocken (Suitza) egiten ari diren negoziazioetako bitartekariek, adierazi dutenez, lehenengo saioa "giro positiboan egin da" eta "aurrerapauso pozgarriak" izan dira.
Ameriketako Estatu Batuetako Altxorraren Departamentuak Irango petrolioa 60 egunez saltzeko baimena eman du Suitzan egiten ari diren Estatu Batuen eta Iranen arteko negoziazioen garapena ikusita.
Bakea negoziatzeko goi-bileraren lehen saioa amaitu ondoren jakitera eman dutenez, Irango jatorria duen petrolioa eta beste produktu batzuk ekoitzi, entregatu eta saltzea baimenduta egongo da abuztuaren 21era arte.
"Suitzan abian diren elkarrizketa produktiboen bidetik, Iranek konpromisoa hartu du Ormuzeko itsasartean joan-etorri libre eta irekia izateko, eta Energia Atomikorako Nazioarteko Erakundeko (IAEA) ikuskatzaileak bere herrialdera sartzen uzteko. Testuinguru horretan, AEBko Altxorrak 60 eguneko aldi baterako lizentzia orokorra eman du Irango petrolioa ekoitzi, entregatu eta saltzeko", adierazi du Scott Bessent AEBkok Altxorraren idazkariak sare sozialetan.
Erabaki onek erakusten du Washingtonek eta Teheranek aurrerapausoak eman dituztela euren euren negoziazioetan, Ormuzeko itsasartea berriro ireki ondoren. Izan ere, azken egunetan zenbait ontzi bertatik zirkulatzen hasi dira, horietako batzuk Irango banderarekin.
Pakistanek eta Qatarrek, Estatu Batuek eta Iranek Burgenstocken (Suitza) irekitako negoziazioetan bitartekari lanetan ari diren herrialdeek, adierazi dutenez, lehen saioa "giro positiboan egin da" eta "aurrerapauso pozgarriak" izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.