Erresuma Batua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zergatik eman du dimisioa Keir Starmerrek? Hauek dira kolokan utzi zuten polemikak

Agintariaren dimisioaren ondorioz, Erresuma Batuak zazpigarren lehen ministroa izango du hamar urtean.

Starmer-reino-unido-efe
Keir Starmer, artxiboko irudi batean. EFE

Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak dimisioa eman du astelehen honetan, eta agintea uzteko prozesua nolakoa izango den zehaztu du.

Starmerrek aise irabazi zituen 2024ko uztaileko hauteskunde orokorrak, eta, horrela, amaiera eman zion 14 urteko aro kontserbadoreari. Handik gutxira, baina, haren ospea behera egiten hasi zen, paraleloan Reform UK eskuin muturreko alderdia hazten hasi zen bitartean.

Hain zuzen ere, hauek dira Starmer ahuldu zuten polemiketako batzuk:

- Gobernuak kolpe etikoa jaso zuen Downing Streetera iritsi bezain pronto, Starmerrek eta hainbat ministrok opariak, arropa eta musika-ekitaldietarako sarrerak onartu zituztela jakin zelako.

- Gobernuak murrizketak bultzatu zituen Ongizate Estatuan, hala nola pentsiodunentzako erregai-subsidioan, eta horrek babesak galtzea ekarri zion.

- Nekazaritzaren sektorean ere igo zituen zergak familia-ondasunen herentzietan, eta horrek protestak eragin zituen herrialdearen zati handi batean.

- Starmerrek mugak jarri zituen hirugarren seme-alaba duten familientzako diru-laguntzetan, baina azkenean atzera egin behar izan zuen, presioen ondorioz. 

- Angela Raynerrek dimisioa eman zuen lehen ministrorde gisa, eskandalu fiskal baten ondorioz.

- Defentsa aurrekontuari buruzko desadostasunek Indar Armatuen ezinegona eragin zuten. Defentsa kalkuluen arabera, datozen lau urteetan 28.000 milioi libera (32 200 milioi euro) gehiago behar ziren konpromiso estrategikoak betetzeko, baina Starmerrek 10.000 eta 13.000 milioi libera (11 500 eta 15 525 milioi euro artean) baino ez zituen bideratu zeregin horretara.

- Polemika handia piztu zen Peter Mandelson ministro laborista ohia AEBko enbaxadore izendatzeagatik,  Jeffrey Epstein estatubatuar pederasta zenarekin loturak zituelako.

- Bi ministro garrantzitsuk dimisioa eman zuten: Wes Streeting (Osasuna) eta John Healey (Defentsa). Izan ere, ez zeuden ados lehen ministroaren kudeaketarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X