Espainiar bat, Kolonbiako lurrikaran hildakoen artean
Herrialdearen ipar-mendebaldean 7,4 graduko lurrikararen ondorioz 273 pertsona hil eta 3900 inguru zauritu dira.
Hainbat pertsona lurrikarak suntsitutako eraikin bati begira. Argazkia: EFE
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako Espainiako ministroak jakinarazi duenez, nazionalitate bikoitza duen espainiar bat hil da astelehenean Kolonbia astindu zuen lurrikararen ondorioz, eta aurkitu gabeko espainiarren kopurua 75etik 12ra jaitsi da.
Richter eskalan 7,4 graduko indarra izan duen lurrikarak 273 hildako eta 3.900 zauritu eragin ditu Kolonbiako ipar-mendebaldean. Horiexek dira tokiko agintariek emandako azken datuak.
Kolonbiako "herri anaiari" milioi bat euroko larrialdiko lehen laguntza paketea martxan dagoela zehaztu du Albarasek. Bertan, babes-materiala, ur- eta saneamendu-kitak eta osasun-langileentzako laguntza daude.
Lurrikarak Ozeano Bareko Choco departamenduko San Jose del Palmar herria izan zuen epizentro, eta, besteak beste, 377 pertsona daude desagertuta, 40.753 familia daude kaltetuta, 12.584 etxebizitza suntsitu dira eta 74.873 matxuratuta daude.