EKIALDE HURBILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek ez du onartu Iranek Ormuzeko itsasartea berriro irekitzeko aurkeztutako zazpi eguneko plana

"Akordio bat egin nahi dute, eta hori ondo dago, niri akordioak gustatzen zaizkit. Baina akordio hori ez litzateke onargarria izango", esan du Estatu Batuetako presidenteak.
AME670. WASHINGTON (ESTADOS UNIDOS), 26/09/2026.- El presidente de Estados Unidos Donald Trump habla desde la Casa Blanca este sábado en Washington (EE.UU.). Trump declaró que habló con la presidenta encargada venezolana, Delcy Rodríguez, sobre la celebración de elecciones en Venezuela durante su reunión del martes en Nueva York. EFE/ Octavio Guzmán
Trump, larunbat honetan. Argazkia: EFE

Donald Trump AEBko presidenteak larunbat honetan iragarri duenez, ezezkoa eman dio Ormuz itsasarteko itsas pasabidea berriro irekitzeko Iranek aurkeztutako zazpi eguneko planari.

"Proposamen bat egin zuten, baina atzera bota nuen", erantzun dio agintariak prentsari Etxe Zuriko lorategietan, gai honegatik galdetu diotenean, Marine One helikopterora sartu aurretik.

Itsasartea blokeatuta dagoen arren, Trumpek esan du AEBk Ormuzen "erabateko kontrola" duela, eta egunero petrolio "kopuru handiak" garraiatzen direla bertatik, 29 itsasontzi bart, adibidez.  "Akordio bat egin nahi dute, eta hori ondo dago, niri akordioak gustatzen zaizkit. Baina akordio hori ez litzateke onargarria izango", gaineratu du.

Irango Atzerri ministro Abas Araqchik New Yorken eman du ezagutzera Teheranek zazpi eguneko plan bat aurkeztu zion Washingtoni Ormuzeko itsas zirkulazio normala berrezartzeko. Araqchiren arabera, plana abian jarri eta seigarren egunean irekiko litzateke Ormuz, Washingtonek lehen bost egunetan hainbat neurri ezarri ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X