Amarako bizilagunei eskerrak emateko bazkaria antolatu dute asilo eske kalean bizi diren migratzaileek
Bizilagunek azken asteetan erakutsi dieten babesa eskertzeko eta, lotsak gaindituta, elkar ezagutzeko bazkaria egin dute igande honetan Amara auzoan, Donostian. Frantziatik kanporatuta, asiloa eskatzen dute, eta bizilagunak tramiteekin laguntzen ari zaizkie.