EAJk Voxi: "Zuekin ez, ezta Voxekin batera datozenei ere"
Ikurrinak 131 urte bete ditu. Lehen aldiz Bilboko Posta kalean zegoen Batzokian zintzilikatu zuten. Ikurrinari gaur egindako omenaldian Iñigo Ansola BBBko presidenteak adierazi du gure kultura, nortasun eta euskararen kontra daudenekin inolaz ere ez dutela bat egingo ere, Voxi aipamen zuzena eginda.