Tarragonako euri zaparrada bortitzek zazpi zauritu eta 400 ebakuatu eragin dituzte
Baix Penedes eskualdean, metro koadroko 200 litro pilatu dira ordu gutxian, eta Tarragonako kostaldeko iparraldean, 100 litrotik gora.
Baix Penedes eskualdean, metro koadroko 200 litro pilatu dira ordu gutxian, eta Tarragonako kostaldeko iparraldean, 100 litrotik gora.
Hilabeteak dira Ukrainan gerra fronteak aurrerapen handirik gabe diharduela. Horren ordez, maizagoak dira aire bidezko erasoak. Dronekin hiri eta puntu estrategikoei egindako bonbardaketak. Estrategia aldaketa egon da, eta aldi berean, Ukrainak eraso gaitasuna handitu eta Errusia ere kolpatzen du. Olga Tarnovskarekin eta Albert Sortekin, Kieven eta Moskun bizi diren bi analistekin, hitz egin du ETBk, eskala handiko gerra berri hau nola bizi den jakiteko.
Gorlizko eta Plentziako hondartzetara eraman du migratzaileen eskubideen aldeko aldarria Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartearen Marea Horiak. Aurtengoan gogortzen ari den migrazio politika eta gorroto diskurtsoak jarri dituzte jopuntuan.
Biztanleak eta azpiegiturak arriskutik kanpo daude. Perimetroak ez du aurrerapen esanguratsurik izan gauean, tenperaturak behera egin duelako, hezetasunak lagundu duelako eta suhiltzaileek gune bero isolatuetan lan egin dutelako.
Zaparradak espero dira eguerdian, eta baliteke ekaitzak, txingorra eta haize-bolada oso gogorrak ere izatea. Iragarpenaren arabera, prezipitazioak izateko aukera handiagoa izango da Pirinioetan eta Ebroko Erriberan.
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.
Pregoilariak eta txupinerak Bilboko Aste Nagusia hasi aurreko urduritasuna eta emozioa nabarmendu dituzte. Enbeitak onartu du inoiz izan ez duen “beldur eszenikoa” nabaritu duela egunotan, eta Urrejolak, berriz, “oso pozik” dagoela. Aste Nagusia “askatasunez” gozatzeko aldarrikatu dute biek, “inor zapaldu gabe”.
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Kanadako ibilgailuen gaineko muga-zergak % 15era eta altzairu eta aluminioarenak % 25era murriztea onartu bazuen ere, larunbat honetan % 50eko kargak sartu dira indarrean.
Ostiral honetan izandako ezbeharrean, bederatzi pertsona zauritu dira, horietako bi larri.
Onintza Enbeita bertsolariak eta Kaixo konpartsako Ainhoa Urrejolak emango diote jaiari hasiera. Orain.eus webguneak zuzenean eskainiko du Aste Nagusiaren hasiera 19:00etatik aurrera.