Julio Iglesiasek ukatu egin du emakumeen kontrako ezein abusu, derrigortze edo errespetu falta egin izana
"Atsekabe handiz, nire etxean lan egin zuten bi emakumek nire aurka egindako salaketei erantzuten diet. Ukatu egiten dut emakumerik abusatu edo derrigortu izana, bai eta horiek errespetatu ez izana ere", esan du artistak bere Instagrameko kontuan.