Julio Iglesiasek ukatu egin du emakumeen kontrako ezein abusu, derrigortze edo errespetu falta egin izana
"Atsekabe handiz, nire etxean lan egin zuten bi emakumek nire aurka egindako salaketei erantzuten diet. Ukatu egiten dut emakumerik abusatu edo derrigortu izana, bai eta horiek errespetatu ez izana ere", esan du artistak bere Instagrameko kontuan.
Julio Iglesias abeslariak ukatu egin ditu bere etxean lan egin zuten bi emakumeek bere kontra egindako sexu-abusu salaketak.
"Atsekabe handiz, nire etxean lan egin zuten bi emakumek nire aurka egindako salaketei erantzuten diet. Ukatu egiten dut emakumerik abusatu edo derrigortu izana, bai eta horiek errespetatu ez izana ere", esan du artistak bere Instagrameko kontuan.
Hau da Julio Iglesiasek (Madril, 1943) salaketa horiei zuzenean erantzuten dien lehengo aldia. Iragan asteartean ezagutu ziren salaketa horiek, bi komunikabidek egindako ikerketa baten harira. Horri buruz, artistaren gertukoek aldizkari batean esan zuten, berandu baino lehen dena argituko dela, eta abeslaria "bere defentsa" prestatzen ari dela.
"Inoiz ez dut horrelako gaiztakeriarik sentitu, baina oraindik indarra dut nire duintasuna defendatzeko, eta jendeak, bidegabekeria larri honen aurrean, egia osoa jakiteko", gaineratu du artistak Instagramen.
Aldi berean, abeslariak esan du ezin dela ahaztu maitasun mezuak bidali dizkioten guztietazi; "kontsolamendu handia sentitu dut haiengan".
Bestalde, Iglesiasen emazte Miranda Rynsburgerrek mezu bat argitaratu du: "Zure ondoan, beti".
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera