PETAk eta AnimaNaturalisek tauromakiaren "bekatua" salatu dute Iruñean
Urtero bezala, elkarte animalistek zezenketen aurkako ohiko 'performancea' egin dute Iruñeko Udaletxe plazan. Ekintzari izaera katolikoa eman diote. Hala, Jesukristo odoleztatu bat paratu dute plazaren erdian, eta inguruan, hainbat pertsona erdi biluzik, gorputza pintura gorriz zikinduta eta adarrak buruan. Manifestariek tauromakia gaitzesteko eskatu diote Leon XIV.a aita santuari.