Eguzkiak prezipitazioei bide emango die asteburuan
Orain arteko beroak eta zeru oskarbiek bide emango die, asteburuan, hodeiei, tenperaturen jaitsierari eta euriteen agerpenari, batez ere herrialdearen iparraldean eta ekialdean.
Gaur, ostirala, behe-hodeiak izan dira nagusi egunsentian, baina goizak aurrera egin ahala, eguzkitsu egongo da ordu askotan eta barnealdean beroak jarraipena izango du. Goizean goiz lainoa eta behe-hodei batzuk agertu diren arren, laster desagertu dira eta egunaren zati handi batean eguzkia jaun eta jabe izango da. Arratsaldean ipar partean behe-hodeiak ugarituko dira eta gauean zaparrada trumoitsuak izan daitezke ekialdean. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango, barnealdean maximoak koska pare bat igoko dira. Hegoaldeko eta hego-ekialdeko haizea bizi ibiliko da, arratsaldean kostaldetik hasita ipar-mendebaldera egingo du.
Larunbatean, aldaketa dator, giro iluna izango dugu, hodei gehiago agertuko dira eta, gainera, tenperaturak behera egingo du. Hodei dezente agertuko dira eta zirimiria utziko dute, batez ere ipar partean. Hegoaldean giro argiak jarraipena izango du. Arratsalde-gauean zaparrada trumoitsuak bota ditzake, bereziki ekialdean. Iparraldeko haizea ibiliko da eta giroa freskoagoa izango da, barnealdean maximoak 10 ºC inguru jaits daitezke eta oro har balio altuenak 20-24 ºC ingurukoak izango dira.
Eguraldi hodeitsuak eta tenperatura freskoak bere horretan jarraituko dute igandean. Goizaldean oraindik zaparrada trumoitsuak izan daitezke ekialdean. Hodeitza trinkoa izango da eta euri apur bat egingo du, batez ere goizean eta ipar partean, gauean hodeiak gutxitu egingo dira. Iparraldeko haizea ibiliko da, tenperaturak berdintsu jarraituko du edo zertxobait jaits daiteke eta maximoak 20-22 ºC inguruan geratuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.