Arratsaldetik aurrera, zaparrada trumoitsuak egongo dira berriro Gipuzkoa ekialdean
Euri-jasa handiak izan daitezke leku batzuetan, eta txingorra ere bota dezake. Nafarroan, alerta horiari eutsi dio Aemetek, ekaitz gogorrak izango baitira.
Eguraldi gorabeheratsua izaten jarraituko dugu larunbat honetan. Uholdeak izan dira Gipuzkoa ekialdean bart gauean eta goizaldean botatako euri-jasa handien ondorioz, eta baliteke gaur arratsalde-iluntzean ere zaparrada handiak botatzea inguru horretan.
Gaur, tenperaturak behera egingo du, eta maximoak atzokoak baino 8-10 ºC baxuagoak izango dira isurialde atlantikoko barnealdeko zenbait puntutan. Zerua oso hodeitsu egongo da, eta hodeitza trinkoagoa izango da iparraldean. Zirimiria egingo du han-hemenka. Arratsaldean eta gauean, zaparrada trumoitsuak bota ditzake ekialdean, eta zaparrada handiak izan daitezke eta txingorra egin dezake zenbait lekutan. Mendebal ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. Tenperatura maximoak 20 eta 23 ºC artekoak izango dira, zertxobait altuagoak Ebro ibarrean.
Giro motela eta umela izango da igandean. Zirimiria egingo du goizean ipar partean. Goizaldean, trumoi-zaparradaren bat bota dezake ekialdean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta tenperatura maximoak larunbateko maila berdintsuan edo graduren bat beherago geldituko dira; 20 ºC ingurukoak izango dira.
Astelehen arratsalderako, giroa argituz joango da. Goizean, zerua lainotuta egongo da, batez ere isurialde atlantikoan. Egunak aurrera egin ahala, ordea, hodeitza zulatuz joango da, eta zerua hodei gutxirekin geratuko da arratsaldean eta gauean. Eki ipar-ekialdeko haizea ibiliko da. Tenperatura maximoak igandekoak baino 2 eta 5 ºC altuagoak izango dira.
Asteartean, are gehiago argituko da zerua, tenperaturak gora egingo du eta joera horrekin jarraituko du hurrengo egunetan ere.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.