Ekaitz gogorrek uholdeak eragin dituzte Gipuzkoan, Goierrin eta Tolosaldean
Larrialdi zerbitzuek 248 dei jaso dituzte ostiral gau eta larunbat goizaldeko ekaitz bortitzen ondorioz. Tren bat geldiarazi eta ebakuatu dute goizaldean Tolosan eta oraindik ere lanean ari dira Tolosaldeko hainbat errepidetan.
Ostiral gauean eta larunbat goizaldean izandako ekaitzek botatako euri-jasa handien ondorioz, uholdeak izan dira Gipuzkoako zenbait lekutan, Tolosaldean eta Goierrin bereziki.
Zaldibia, Lazkao, Ikaztegieta, Alegia, Altzo, Berrobi, Belauntza, Amezketa, Tolosa eta inguruko herrietan zein zonaldeetan gauean botatako txingorrak eta euriteek kalteak eragin dituzte eta lokal asko urez bete dira, errepideak kaltetzearekin batera. Zaldibian, adibidez, metro eta erdi hartu zuen urak Unanubieta baserrian eta goiko pisura igo behar izan ziren bizilagunak.
Gipuzkoako suhiltzaileek 150 irteera inguru egin behar izan dituzte azken orduetan, uholdeengatik, lur-jausiengatik eta zuhaitzak erortzeagatik, batez ere.
Lazkaon, hiru metro igo da uraren maila, eta denbora gutxian bigarren aldiz izan dituzte uholdeak. Gaur, ahal dena garbitzeko eguna dute.
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Kepa Zubiarrain Lazkaoko alkateak azaldu du euriteek "errekastoa erabat kolapsatu" zutela eta ura nahieran ibili zela San Ignazio, Areso edo Antzalde inguruetan, "garajeetatik sartuz".
Uholdeak Lazkaon. Argazkia: EFE
Alegian, 108 litro bota ditu metro koadroko, aurreikusitakoa baino askoz ere gehiago, eta uholdeak izan dira hemen ere.
Goizeko zortzietarako deitu dituzte herritarrak auzolanean uholdeak eragindako ondorioak konpontzeko. Regina Sorarrain Alegiako alkateak adierazi duenez, 10 zentimetro lokatz pilatu dira, eta "Udalak ez du baliabide handirik" kentzeko. Horregatik, laguntza eskatu du, "lehenbailehen kentzen ez bada, ezingo delako kendu".
Maialen Larrañaga zinegotziak gaineratu du kalteak eta "egin beharreko lana" baloratzen ari direla oraindik eta eskerrak eman dizkie makinen zain dauden honetan, jada garbiketa lanetan ari diren herritarrei.
Zaldibian ere, Udalak laguntza eskatu die herritarrei, auzolanean, eskola ingurua garbitzeko: sarrera, areto-futboleko eremua, frontoia... Gainera, ura hainbat baserri eta etxetako behe solairuetara sartu da, eta goizean goizetik senide eta bizilagunak garbiketa lanetan ibili dira buru-belarri.
Alegin erregistratutako 108 litroez gain, Añarben, 79 litro bota ditu metro koadroko, Araxesen 71, Belauntzan 69 eta Ereñotzun 68.
Arazoak errepideetan
Errepideen egoerari dagokionez, N-1ean errei bat itxi behar izan dute hainbat orduz Ikaztegieta inguruan, 10 eta 12. kilometro artean, luiziak izan eta zuhaitzak erori baitira. Une honetan, irekita dago N-1 errepidea baina Ikaztegietako sarbidea itxita dago oraindik, garbiketa lanak direla eta. Lan horiek itxialdi puntualak eragin ditzakete zirkulazioan.
Arazo gehienak bigarren mailako errepideetan izan dira. Ertzaintzaren esanetan, Alegia eta Amezketa artean, GI-2133 errepidean, zenbait auto harrapatuta geratu dira ur-putzuetan eta luizietan.
Zaldibia eta Ordizia artean ere luizi txiki batzuk izan dira eta Gaintzarako errepidea itxita dago.
Arratsaldeko lehen orduan itxita jarraitzen zuen Alegia eta Amezketako errepideak etagarbiketa lanetan ari ziren GI-2130 errepidean (Ibarra, Berrobi eta Berastegi
Iruñea eta Donostia arteko joan-etorriak Etxegaratetik egitea ere gomendatu du Eider Mendoza Gipuzkoa ahaldun nagusiak.
Halaber, garbiketa lanak egiten ari diren errepideak ez erabiltzeko eta ahalik eta kontu handienarekin ibiltzeko eskatu die herritarrei Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Bestalde, 02:07an Renferen trafikoa eten dute, eta tren bat Tolosara itzularazi eta jendez hustu dute.
Zupiriak dio "aurreikuspen guztiak" gainditu zirela eta ez zegoela aurreikusita Gipuzkoan "hainbeste ur deskargatzea"
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua elkarrizketatu dute Radio Euskadin atzoko euriteen inguruko balorazioa egiteko. Ez zegoela aurreikusita Gipuzkoan "hainbeste ur deskargatzea" esan du, eta "aurreikuspen guztiak" gainditu direla.
"Bero handiko" egunen ostean, egunaren amaieran ekaitzak egon zitezkeela ohartarazi zutela Euskalmetetik gogorarazi du, eta ostiral honetarako ere aurreikusita zegoela esan du, baina ez intentsitate honekin: "ez zegoen aurreikusita Gipuzkoako ekialdeko eremuan, une jakin batean, hainbeste ur deskargatzea", esan du. "Aurreikusi gabeko egoera batekin egin dugu topo, eta genituen aurreikuspen guztiak gainditu ditu", adierazi du.
Zupiriak adierazi duenez, 23:00etatik 03:00etara, ostiral arrunt batean Gipuzkoatik SOS Deiakera egiten diren dei kopurua boskoiztu egin zen.
Zorionez ez dela kalte pertsonalik nabarmendu du Segurtasun sailburuak eta kalteak materialak zein ingurumenari dagokionak izan direla.
Adierazi duenez, etengabeko harremana egon da Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzaren, Euskalmeten eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean, baita foru erakundearen eta udal kaltetuenen artean ere, eta gaineratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek "egoera zailenean" dauden herritarrei arreta emango dietela.
"Gertatu denak agian pentsarazi beharko liguke gertatzen jarraituko duten gertakarien aurrean gaudela, eta guztiok behartzen gaituela, bai erakundeak bai herritarrak, ahal den neurrian, fenomeno hauen aurrean, neurriak hartzera". Hartu beharreko neurrien artean, "aurreikuspen eta iragarpen sistemak ahal den neurrian hobetzea" eta "herritar gisa, babes neurriak hartzea" aipatu ditu.
Ondorengo orduetarako iragarpena
Euskalmetek jakinarazi du antzeko euri-jasak espero direla inguru horretan 18:00etatik 20:00etara, baina ahulagoak izango omen dira.
Nafarroan, Pirinio inguruan, lau zentimetroko kazkabar aleak bota ditu bart Lantzen eta Zaraitzun. Otsagabian, Irati Xtrem lasterketarako prestatuta zituzten karpak zulatu ditu kazkabarrak.
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak oharra igorri du Nafarroan ibaien ur-emaria handia izan daitekeelako datozen orduotan. Gaur, abisu horia indarrean egongo da oraindik Foru Erkidegoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.