Euskadik 17:00etara aurreratu du prezipitazio handiengatik ezarritako abisu horia
17:00etatik 24:00etara euri-jasa handiak eta kazkabarra botako ditu. Nafarroa ere alerta horian dago, ekaitzak joko duelako eta bero handia egingo duelako, Aemeten arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarriko du astearteko 17:00etatik 24:00etara, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago botatzeko arriskua baitago.
Aurreikuspenen arabera, zaparrada ertainak bota ditzake, trumoi eta guzti, eta baliteke zenbait lekutan zaparrada handiak botatzea, batez ere mendebaldean; izan ere, ordubetean metro koadroko 20 litro baino gehiago botako ditu.
Zaparradekin batera txingorra ere bota dezake, eta ez da baztertzen handia izatea (2-6 cm), eta haize-bolada bortitzak edo oso bortitzak espero dira (60-100 km/h-koak).
Bestalde, 12:00etatik 18:00etara, bero oso handia egingo duelako ezarritako abisu horiak indarrean jarraituko du.
Nafarroa ere alerta horian dago euria gogotik egingo duelako —15 litro orduko, eta ekaitzak ere jo dezake—, eta 36-37 graduko tenperatura maximoak izango direlako, Aemetek webgunean jakinarazi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.