Muturreko beroa bueltan da: alerta laranja, aktibo
Aurreikuspenen arabera, termometroak 40 gradutik gora izango dira Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, eta 35 gradutik gora kostaldean.
Duela hamar egun hasi zen bero bolada gogortu egingo da gaur, atzoko etenaren ondoren, eta hegoalde osoa alerta laranjan egongo da, 40 gradu baino gehiago izan daitezkeelako barnealdeko zonalde batzuetan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu du Euskal Autonomia Erkidego osoan 12:00etatik 20:00etara. Euskal Meteorologia Agentziak (Euskalmet) 39 graduko maximoak iragarri ditu Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdetan, eta 38 eta 39 gradu arteko tenperaturak Araban. Oraingoan, kostaldea ez da muturreko berotik libratuko, termometroak 35 gradura iritsiko baitira. Hori dela eta, 12:00etatik 17:00etara abisu horia izango da, 30 gradutik gorako tenperaturak egongo direlako.
Nafarroan, AEMETek 40 gradu inguruko tenperaturak aurreikusi ditu, eta, ondorioz, alerta laranja ezarriko dute 13:00etatik 21:00etara muturreko beroagatik.
ALERTA LARANJA
Muturreko beroari aurre egiteko aholku sorta
Ezinbestekoa da prebentzio-neurriak areagotzea. Horretarako, hemen dituzu gomendio batzuk.
Beroak asteburu osoan zehar jarraituko du
Larunbatean, Araban soilik izango da alerta laranja, 13:00etatik 20:00etara, maximoak 38 gradu ingurukoak izan baitaitezke. Bizkaian eta Gipuzkoan, alerta maila txikiagoa izango da, eta abisu horia aktibatuko dute 12:00etatik 19:00etara, maximoak 30 gradukoak izango baitira kostaldean eta 34 gradukoak barnealdean.
Halaber, abisu horia egongo da erkidego osoan tenperatura iraunkorrengatik, gauean ez baitu gehiegi freskatuko. Minimoak 20 ingurukoak izan daitezke kostaldean, eta 18koak barnealdean.
Euskalmeten arabera, igandea beroa izango da, baina aurreko egunetan baino zertxobait gutxiago. Maximoak 27 gradukoak izango dira kostaldean, 34 gradukoak Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, 36 gradukoak Araba erdialdean eta 37koak Ebroko ibarrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.