Baretu da azken orduetan gorabehera ugari eragin dituen haize zakarra
Oizen, 150 km/h-ko haize-boladak izan dira goizeko lehen orduan; Zarautzen, 136,5 km/h-koak neurtu dituzte, eta Untzuetan, berriz, 132 km/h-koak. Haizeak, gainera, gorabeherak sortu ditu errepideetan.
Mañaria. Argazkia: Maribel Gonzalez Audicana
Haize eta sute arriskua dela medio, abisu horia ezarri du Euskalmetek ostiral honetarako. Orduko 100 kilometrotik gorako ufadak neurtu dituzte gauerdian hainbat tokitan, eta sute bat piztu da Hondarribian, Higerreko itsasargirako bidean.
Oizen, 150 km/h-ko haize-boladak izan dira goizeko lehen orduan; Zarautzen, 136,5 km/h-koak neurtu dituzte, eta Untzuetan, berriz, 132 km/h-koak.
Haizeak, gainera, gorabeherak sortu ditu errepideetan, zuhaitzak eta adarrak erori baitira, eta, hori dela eta, bigarren mailako zenbait errepide itxi behar izan dituzte.
Eguraldiaren iragarpena
Gaurko, hodeiak eta ostarteak espero dira, tenperatura suabeekin jarraituko dugu, baina aurreko egunetan baino apur bat freskoagoak izango dira. Hegoaldeko haizeak aginduko du berriro ere, orduak igaro ahala indarra galduko du, eta arratsaldean ez da hain ezatsegina izango. Une batzuetan, hodeitza trinkoagoa izango da, eta ez da baztertzen tanta batzuk edo zaparrada txiki batzuk egitea, bereziki barnealdean eta lehen orduetan. Tenperatura maximoak pare bat gradu jaitsiko dira iparraldean, baina hegoaldeko leku batzuetan apur bat igo daitezke.
Larunbatean, hego-haizea ibiliko da, eta hodeiak ugaritu egingo dira. Goizean, ostarte batzuk agertuko dira, baina arratsaldean zerua estaliko da eta euria egin dezake, bereziki barnealdean eta egunaren bigarren partean. Edozein kasutan, goizean ere zaparradaren bat edo beste egin dezake. Hegoaldeko haizea ibiliko da, goizean bizi samar. Arratsaldean, indarra galduko du, eta tenperatura koska bat jaitsiko da.
Igandean, tenperatura are baxuagoa izango da, oraindik giro atsegina izango badugu ere. Euria egin dezake, eta haizeak hegotik joko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.