Itzali dute Hondarribian 20 etxebizitza eta kanpin bat hutsaraztea eragin duen sutea
Jaizkibelgo sutea itzali dute, baina suhiltzaileek ingurua hozteko lanean jarraitzen dute. Horrez gain, Higerreko itsasargirako bidea itxi dute.
Goizaldean Hondarribian piztutako baso sutea kontrolpean hartu dute, baina, badaezpada, Higerreko kanpina eta 20 etxebizitza jendez hustu dituzte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Sutea 06:00ak aldera piztu da, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, Higerreko itsasargira doan bidean.
Garrak 09:00ak jo aurretik hartu dituzte kontrolpean, eta eguerdirako guztiz itzali dituzte. Dena den, suhiltzaileek lanean jarraitu dute ingurua hozteko.
Gipuzkoako Foru Aldundiko iturrien arabera, suak lau hektarea inguru kiskali ditu.
Haizeak asko zaildu ditu sua itzaltzeko lanak.
Sutea itzali bitartean, Higerreko itsasargirako bidea itxi dute.
Lehen hipotesien arabera, poste elektriko batek eragin du sutea
Igor Enparan Hondarribiko alkateak adierazi duenez, lehen hipotesien arabera, haizeak botatako poste elektriko batek eragin du sutea.
Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, alkateak esan du ehiza postuen zozketara joan diren ehiztariak, inguruetako 20 etxebizitzatako bizilagunak (50 pertsona inguru) eta Higerreko kanpinean zeudenak ingurutik atera behar izan dituztela.
Dena den, garrak berriro pizten ez badira, bizilagunak datozen orduetan itzuli ahal izango dira etxera.
Zure interesekoa izan daiteke
Llantenoko baso-sutea perimetratzeko lanean ari dira
Egoerak hobera egin du. Suhiltzaileek Artziniegako aldea egonkortu dute eta Amurriokoa perimetratzeko lanean ari dira. Arratsaldean sutea kontrolpean hartzea espero dute.
10.000 hektarea baino gehiago erre ditu Las Peñas de Riglos Huescako udalerriko suteak
Suak San Juan de la Peña monasterio zaharra inguratu du (egitura ez da kaltetu) eta monasterio berrira hurbildu da. Gizon bat atxilotu dute, sua eragin duelakoan.
Gizon bat ikertzen ari dira Bizkaian, ustez txakurkumeen salmenta faltsuetan parte hartzeagatik
Cuencako bizilagun batek salaketa jarri ostean abiatu zuten ikerketa, baina probintzia gehiagotan ere izan omen dira kaltetuak.
Teknikarien grebak bertan behera utzi ditu 'PICASSa' eta Piraten hainbat ekitaldi Donostian
Ostiraleko lanuztearen ondorioz, Musika Hamabostaldiko dantza-ikuskizuna ez da egingo, eta Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte Trinitate plazako jarduerak eta Skabideanen kontzertua.
Hidrogeno naturala bilatuko dute Aralarren, lursaila nabarmen aldatu gabe
Espainiako Gobernuak esploratzeko baimena eman du, baina lanak egiteko bide edo sarbide berriak irekitzea debekatu du.
San Juan de la Peñako monasterioa mehatxupean, Las Peñas de Riglosko suteagatik
Suak San Juan de la Peñako monasterio zaharra inguratu du (ez dio kalterik eragin), eta monasterio berrira hurbildu da. Prebentziozko neurri gisa, Aragoiko lehen erregeen gorpuzkiak eta ondare historikoaren zati bat Huescako Museora eraman dituzte. Suteak 8.000 hektarea erre ditu dagoeneko, eta 12 herritako 900 pertsona inguru etxetik atera behar izan dituzte.
Bi lagun hil dira eta beste bat oso larri zauritu da Beriainen
38 eta 23 urteko bi gizonezko hil dira, eta 24 urteko beste bat oso larri zauritu da, ibilgailua errepidetik aterata.
Haizeak eta beroak Aiaraldeko sutea berpiztu dute, eta baserri bat hustu behar izan dute
Suhiltzaileak eta lau helikoptero ari dira Aiaraldean berpiztu den sutea itzaltzeko lanetan. Tenperatura altuek eta haizeak inguruan geratzen ziren garrak berpiztu dituzte, eta baserri bat prebentzioz hustu dute.
Protesta egin dute Ipar Euskal Herriko suhiltzaileek baliabide handiagoak eskatzeko
Etsituta atera dira ostegun honetan Barne ministroarekin egindako bileratik, eta Frantziako Gobernuak erantzunik ematen ez badie, irailaren 29an beste lanuzte bat egingo dutela iragarri dute.
Donostiako kaia pirata txikiz bete da
Donostiako Aste Nagusia bere azken txanpan sartu da, baina festarako gogo handiz. Gaur argi utzi dute etxeko txikienek. Dozenaka neska-mutil bildu dira abordatze txikian. Helduek astelehenean egin bezalaxe, kaian bildu dira, abordatzeko prest. Eguraldia lagun, pozarren ibili dira.