Abisu horia itsasaldeko arriskuagatik, ostiralera arte, Euskadin
Euskalmetek abisu horia ezarri du asteazken eta ostegunerako itsasaldeko arriskuagatik, batez ere lehenengo bi milietako nabigazioan eta olatuek kostaldean duten inpaktuagatik.
Olatuak, Plentzian. Argazkia: EFE
Euskal Meteorologia Agentziak hainbat abisu aktibatu ditu gaur, asteazkena, itsasoaren egoera dela eta, eta kostaldetik gertuko nabigazioa eta itsas pasealekuetako segurtasuna zaildu ditzaketen baldintzak direla eta. Iragarpenaren arabera, arriskuak bere horretan jarraituko du bihar eta etzi, eta abisu berdinak errepikatuko dira, baita maila horia ere.
Euskalmetek adierazi duenez, kostaldean eragina izan dezaketen olatuak espero dira gaur, eta, beraz, arreta handiz nabigatzeko gomendioa egin du. Itsasgora 15:07an izango da, eta itsasbehera 08:47an espero da. Horrek eragina izan dezake olatuen intentsitatean, egunaren une desberdinetan.
Bihar, osteguna, egoera antzekoa izango da: abisu horiak jarraituko du, bai kostaldeko inpaktuagatik, bai nabigazioagatik, lehen bi milietan. Iragarpena ostiralera luzatuko da, abisu horiak mantenduta.
Asteazken honetan, eguraldi gorabeheratsua izango dugu. Ipar partean eguraldia nahasiagoa izango da, noizbehinka zaparradak botako ditu kostaldean eta ekialdeko sektorean, eta ez da baztertzen unean uneko ekaitzen bat izatea. Hegoaldean, aldiz, eguna lasaiagoa izango da, prezipitazio gutxirekin eta ostarte batzuekin, nahiz eta arratsaldean zaparrada bakanak egon daitezkeen. Elur-kota 1400 metro inguruan kokatuko da, Pirinioetan apur bat beherago, eta haizeak mendebaldetik eta hego-mendebaldetik joko du. Barnealdean, batez ere Araban eta Nafarroan, izotza izan da lehen orduetan.
Bihar, osteguna, abisu horiak jarraituko du itsasaldeko arriskuagatik. Egun euritsua espero da lurraldearen zatirik handienean. Prezipitazioak ugariagoak izango dira iparraldean, eta arratsaldean ekaitzak izan litezke inguru horretan. Elur-kota 1300-1400 metro ingurukoa izango da. Mendebal/hego-mendebaldeko haizeak gogor joko du, bolada gogorrekin edo oso gogorrekin, eta tenperaturak ez du aldaketa handirik izango edo zertxobait jaitsiko dira.
Ostiralean, egunaren lehen partean, zerua oso hodeitsu egongo da, baina arratsaldean eta gauean hodeiak gutxitu egingo dira. Egunaren lehen partean euri txikia edo ertaina egingo du, sarriago eta ugariago Kantauri isurialdean, bereziki ekialdean, baina arratsaldean atertzera egingo du.
Donostiako kostaldeko pasealekuak itxita, olatu handiengatik
Abisu horiak irauten duen bitartean, Donostian itxita egongo dira Pasealeku Berria, Haizearen Orrazia eta Zurriolako kai-muturrerako sarbidea.
Donostiako Udalak ohar batean azaldu duenez, Pasealeku Berria ibilgailuentzat eta oinezkoentzat itxita dago, eta Santa Klara uharterako garraio zerbitzua ere bertan behera geratu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguzkia nagusi asteazkenera arte; ostegunean, euria eta tenperaturek behera
Tenperaturak sasoi honetarako batezbestekoaren gainetik izango dira; kostaldean maximoak 20 ºC-ra irits daitezke.
Astelehenetik asteazkenera, eguzkitsu eta epel joango da astea, eta ostegunetik aurrera, euritsu eta fresko
Udaberri giroa nagusituko da martxoko lehen egunetan, eta termometroa 16-20 ºC-ra helduko da. Aste bukaera hurbildu ahala, ezegonkortzera egingo du aroak, eta hala jarraituko du egun batzuetan, joeraren arabera.
Tenperaturak behera eta euria larunbatean, eguzkia eta hego haizea igandean
Larunbatean euria egingo du, baina egunak aurrera egin ahala atertzera egingo du. Igandeari begira, giro eguzkitsu eta epela nagusituko da.
Euria eta tenperatura freskoagoak izango dira asteburu hasieran
Ostiral eguerdian haizeak ipar-mendebaldetik joko du, hodeiak sartuko dira eta tenperaturak behera egingo du. Larunbat goibela izango da, eta iluntze partean atertzetzera egingo du. Igandean aroa eguzkitsua izango da eta tenperatura igoko da.
Arnaitz Fernandez: "Hotz errekorrak gero eta urriagoak dira, eta bero errekorrak, aldiz, gero eta ohikoagoak eta gogorragoak"
EITBko meteorologoaren arabera, "egoera planetako joera orokorraren ildokoa da". "Egia da Euskal Herrian sarritan izaten ditugula bat-bateko eguraldi aldaketak; baina gero eta beroaldi latz gehiago dago, muturreko hotz boladekin alderatuta", gehitu du Arnaitz Fernandezek.
Aurreratu zaigu udaberria Euskal Herrian, eta 24 gradu arteko tenperaturak izango ditugu
Hego haizea nagusituko da, batez ere kantauri isurialdean, eta igoera termikoa erraztuko du.
Giro eguzkitsua eta egonkorra aste osorako
Udaberri beteko giroa izango da Euskal Herrian datozen egunetan, 20 ºC-ak harrapatu eta pasa eta ere egingo dira egunotan eta zeruan eguzkia izango da jaun eta jabe.
Giro eguzkitsu eta egonkorra izango da asteburuan, euria atzean utzita
Haizeak indarra galduko du eta eguneko tenperatura maximoek gora egingo dute, baina baliteke Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan izotza egitea.
137 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon eta 4,8 metroko olatuak Pasaian
'Pedro' ekaitzak gogor jo du Euskal Herria, bolada gogorrak dabiltza haizeguneetan. Mendebaldeko haizea gogor jotzen ari da kostaldean eta ufada zakarrak neurtu dituzte.
Haizeagatik ezarritako abisu horia bihar arratsaldera arte egongo da indarrean
'Pedro' ekaitzak lehen arrastoak utzi ditu Euskal Herrian, eta haizeguneetan bolada oso gogorrak izan dira. Abisu horiak aktibatu dira haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik.