Abisu meteorologikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igandean abisu horia egongo da elurragatik Euskadin eta Nafarroako Pirinioetan, 700-1.000 metrotik gora zuritu baitezake

Abisua eguerditik gauerdira arte egongo da indarrean, eta aurreikusitako elur-lodiera 0 eta 5 zentimetro artekoa izango da, 1.000 metrora.

etxarri aranaz elurra
Elurra Etxarri Aranazen, azaroan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du elurragatik igande honetan, eguerditik aurrera elur-kota 700-1000 metro inguruan kokatuko dela aurreikusi baitute.

Abisua eguerditik gauerdira arte egongo da indarrean, eta aurreikusitako elur-lodiera 0 eta 5 zentimetro artekoa izango da, 1.000 metrora.

Ez da espero, beraz, elurra hiriburuetara iristea, soilik toki garaiei eta bigarren mailako mendate batzuei eragingo baitie, hala nola Herrerakoari. 

Elur asko espero ez bada ere, igandean zaparrada txiki-ertainak botako ditu, egunaren erdialdean gehiago, eta trumoi-ekaitzak jo dezake han-hemenka, baita kazkabarra bota ere. 

Aemetek ere indarrean izango du elurragatiko abisu horia Nafarroako Pirinioetan eguerditik gauerdira, 950 metrotik gora zuritu baitezake. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X