126 km/h-ko haize-boladak neurtu dira goizaldean Matxitxakon
Haizeagatiko abisu horia eguerdira arte egongo da indarrean Bizkaian. Haizeguneetan, 100 km/h-tik gorako boladak izango dira, bereziki mendebaldean, eta haizeguneak ez diren tokietan, berriz, 80 km/h ingurukoak ere izan daitezke.
Haizea, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Haize-bolada gogorrak erregistratu dira goizaldean, bereziki, Bizkaian, eta eguerdira arte 100 km/h inguruko boladak izango dira.
Euskalmetek jasotako datuen arabera, goizaldean boladarik gogorrenak hauek izan dira: Matxitxakon (Bermeo) 126 km/h-koak, Zugaztietan 119 km/h-koak, 108 km/h-koak Oizen, 107 km/h-koak Urduñan eta 102 km/h-koak Karrantzako La Cerrojan.
Eusko Jaurlaritzak haizeagatiko abisu horia ezarri du 03:00etatik 12:00etara. Haizak hegotik eta hego-mendebaldetik joko du, 100 km/h inguruko ufadak ere egingo ditu mendi inguruetan, bereziki mendebaldean. Haizeguneak ez diren tokietan, 80 km/h ingurukoak izan daitezke, bereziki mendebaldean.
Gainera, abisu horia aktibatu du itsasaldeko arriskuagatik, 06:00etatik 08:00etara. Tarte horretan, olatuak 2,5 metro altxatzea aurreikusten da.
Iragarpena
Eguna giro eguzkitsuarekin hasiko da. Arratsaldean, ordea, mendebaldetik fronte bat sartuko da, eta egunaren amaieran zerua estalita egongo da denean. Arratsaldean tanta batzuk bota ditzake, baina gau-partean botako du gehien.
Tenperatura maximoak 20 graduren bueltakoak izango dira kostaldean, gainerakoan maximoak 15 gradukoak izango dira, epelen jota.
Zure interesekoa izan daiteke
Tenperaturak goranzko bidean Euskal Herrian asteburuari agur esateko
Hondartzarako girorik ez, baina tenperatura atseginak ia aste osoan
Abisu horia bero handiagatik igandean ere